Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak harrera egin dio Isabel Villanueva biola-jotzaile iruindarrari, Musika Independenteko sarietan Musika Klasikoko Urteko Diskorik Onenari emandak

Udalak harrera egin dio Isabel Villanueva biola-jotzaile iruindarrari, Musika Independenteko sarietan Musika Klasikoko Urteko Diskorik Onenari emandak

Biola-jotzailearen aurreneko lana, Bohèmes, François Dumont piano-jotzaile frantsesarekin grabatutakoa, sari hori jasotzen duen biolako lehen lana da

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako kideek parte hartu dute Udalak Isabel Villanueva biola-jotzaileari gaur goizean egin dion harrera-ekitaldian. Iruñeko musikariak joan den martxoan eskuratu zuen Musika Klasikoko Urteko Diskorik Onenari emandako saria, Madrilen egindako Musika Independenteko MIN sarietako galan.

Villanuevak Bohèmes lanagatik eskuratu du sari hori, François Dumont piano-jotzaile frantsesarekin eta IMMSTAGE disko-zigiluarekin grabatutako diskoari esker, hain zuzen. Bere aurreneko lana izateaz gain, sari hori jaso duen biolako lehenbiziko lana da, eta horri esker, ateak irekiko zaizkio bere grinari heltzeko, hots, biolari bultzada emateko, instrumentu bakarlari gisa. Harreran, alkateak Udaletxeko fatxadaren serigrafia eman dio, eta Villanuevak, berriz, Bohèmes lan sariduna oparitu dio Udalari.

Isabel Villanueva Iruñean jaio zen 1988an, eta I. Sulyga, Y. Bashmet, L. Power eta N. Imairen eskutik prestatu zen Sienako Accademia Musicale Chigiana delakoan, Londreseko Royal College of Music kontserbatorioan eta Genevako Haute École de Musique izeneko eskolan. Isabel Villanuevak Enrico Catenar motako biola jotzen du (Turin, 1670). Nazioarteko biola-lehiaketetan irabazle izan da, esaterako, honako hauetan: San Petersburgoko Mravinsky Competition, Txekiar Errepublikako Beethoven Competition eta Moskuko Yuri Bashmet Competition. 2014. urtean, Genevako Prix Albert Lullin saria jaso zuen, urtean gehien gailendu den instrumentistari emandakoa. 2015ean, Villanuevak Espainia Marka aitortza instituzionala jaso zuen, eta Clear Channelek Espainiako talentuaren munduko enbaxadore izendatu zuen. Gizateriaren aldeko kausatan engaiatuta dago, eta Suitzako Prim"Enfance fundazioaren enbaxadore kulturala da.

Sarritan, biolako masterclassak emateko gonbidatzen dute, besteak beste, hauek: Londreseko Royal College of Music, Bath Music University, Conservatoire Superieur de Musique du Liban, Tehran University of Arts and Music, Orquesta Joven de Andalucía, Guangzhouko International Pacific Youth Orchestra eta Espainiako hainbat kontserbatorio. 2018-2019ko denboraldian bakarlari gisa debuta egingo du, honako hauekin batera: Kordobako Orkestra, Galiziako Real Filharmonía, Oviedo Filarmonía eta Washingtoneko Orpheus Chamber Orchestra.

Aste honetan bertan, maiatzaren 10ean eta 11n, François Dumontekin batera joko du Les Musicales du Luberon jaialdian, Frantziako Ménerbes eta Ardèche hirietan, eta emanaldi horretan Bach, Schubert, Berlioz eta Manuel de Fallaren obrak joko dituzte.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI