Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Txileko CIDEU kongresuan egon ondoren, Iruña zenbait bide aztertzen ari da Ekuadorreko Cuenca, Mexicoko Guadalajara eta Argentinako Lanús hiriekin elk

Txileko CIDEU kongresuan egon ondoren, Iruña zenbait bide aztertzen ari da Ekuadorreko Cuenca, Mexicoko Guadalajara eta Argentinako Lanús hiriekin elk

Alkateak agerraldia egin du Iruñeak CIDEUren XXIII. kongresuan parte hartu eta gero ateratako ondorioen berri emateko

Iruñeko Udalak atxikimendua emateak Hiri Garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarren Sareari, hots, CIDEUri, eta Udalaren ordezkaritza batek parte-hartzeak -alkatea buru zuela- Txileko Santiagon apirilean egindako kongresuan berez ekarri dute aukera hainbat hiri iberoamerikarrekin hitz egin eta esperientziak trukatzeko. Kontaktu horietatik, hiru aldebiko lankidetza posible proposatu dira Ekuadorreko Cuenca, Mexicoko Guadalajara eta Argentinako Lanús hiriekin.

Gaur goizean, Joseba Asiron alkateak agerraldia egin du Lehendakaritza Batzordean Eremu publikoa eta Hiri-paisaia izeneko CIDEUren XXIII. kongresuan izandako parte-hartzearen berri emateko. Kongresu horren ondoren, Iruña Zuzendaritza Batzordean sartu da, non batzordekide izanen baita Nikaraguako León hiriaren ordez. CIDEU, Hiri Garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarra, 152 kidek osatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Kide horien artean 124 Iberoamerikako hiriak dira, eta 120 miloi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituzte (Iberoamerikako biztanleen % 20 baino gehiago). Laguntza ematen duten 26 erakundek ere osatzen dute CIDEU.

Aldebiko kontaktuei dagokienez, Ekuadorreko Cuencarekin proposatu da Zaragozako Udala hartuko duen lankidetza hitzarmena sinatzea esperientzien trukaketan laguntzeko, honako puntu hauei begira: uraren kudeaketa, berdeguneak, hiri-paisaia, gizalegea eta bide-garbiketa, eta mugikortasun jasangarria. Irailerako, Zaragoza nazioarteko hitzaldia antolatzen ari da, eta baliteke Ekuadorreko Cuenca hiria gonbidatzea Aragoiko hiriburua eta Iruña bisitatzeko. Cuenca Lau ibaietako hiria izeneko proiektu berdea garatzen ari da.

Mexicoko Guadalajara hiriarekin baloratzen ari da bideak berritzeari lotutako hirigintza-proiektuetan esperientziak trukatzeko aukera. Azkenik, Argentinako Lanús hiriarekin aukera ireki da elkarlanean aritzeko esperientziak trukatzeko plangintza estrategikoko arloan. Kongresuaren programaren barnean, Txileko Santiagon Bandera pasealekua oinezkoen eremu bihurtzeko proiektua bisitatu zen. Ekimen hori hirigintza-jarduketa arina zen, eraikitze-prozesuaren ikuspegitik gutxieneko esku-hartzeaz eta aurrekontu txikiaz, koloreetako margoen bidezko asfaltoaren tratamendu bereziaz, eta hiri-altzari bereizgarriak erabilita.

Kongresuan zehar, Iruñeak Txantreako hegoaldeko parkearen proiektua aurkeztu zuen, antolatzaileek aukeratua hiri-garapen jasangarrirako jardunbide egokien eredu gisa. CIDEUren hurrengo kongresua, XXIV.a, alegia, Zaragozan egingo da 2020an.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI