Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 9.000tik gora ikaslek literatura-idazleen eskutik eta narrazio-programen bitartez landuko dituzte zenbait ikasgai datorren ikasturtean, Irakur dezagun

9.000tik gora ikaslek literatura-idazleen eskutik eta narrazio-programen bitartez landuko dituzte zenbait ikasgai datorren ikasturtean, Irakur dezagun

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak duela 22 urte abiatutako ekimenarekin jarraitzeko kontratua lizitatu du

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 9.000tik gora ikaslek Irakur dezagun! programan parte hartuko dute datorren ikasturtean ere, haien literatura-ezagupenak hobetu eta irakurtzeko aztura sendotze aldera. Iruñeko Udalak egiten duen apustu honen asmoa da hiriko ikastetxe publiko eta itunduek topaketak egitea idazleekin eta ahozko narrazioei buruzko programak txertatzea, eta, baita ere, aholkuak ematea ikastetxeetako irakasleei. Ekimena duela 22 urte abiatu zen, eta Udalak jarraipena eman nahi dio datorren ikasturtean, antolaketa-kontratu berri baten bitartez

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren lizitazioa onetsi du, eta 66.093,50 euroko aurrekontua izango du 2018-2019ko ikasturterako. Programa hiriko 71 ikastetxe publiko eta itunduei eskaintzen zaie. Hori horrela, 203 saio aurreikusi dira, guztira, idazleekin topaketak egiteko edo ahozko narrazioak lantzeko, eta 71, irakasleei aholkuak emateko, ikasturtean zehar, Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxe publiko eta itunduetan, Bigarren Hezkuntzako 26 ikastetxeetan, hezkuntza bereziko bietan eta helduen prestakuntzarako beste bietan. Ikasturte honetan, 8.973 ikasle eta 68 ikastetxetako irakasleak ari dira programan parte hartzen.

Lizitazio-iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da, eta horrekin bat hasiko da eskaintzak aurkezteko 18 eguneko epea. Programarako hautagaitzak baloratze aldera, honako hauek aintzat hartuko dira: aurreikusitako lan-plangintza (50 puntu bitarte), eskaintza ekonomikoa (45 puntu bitarte) eta proposatzen diren hobekuntzak (5 puntu bitarte).

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI