Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ofizialki ireki dira, gaur eguerdian, Iruñerriko ikasleek eta udal-zerbitzuek Naturart proiektuaren barruan Ziudadelan egin dituzten hamaika lorategia

Ofizialki ireki dira, gaur eguerdian, Iruñerriko ikasleek eta udal-zerbitzuek Naturart proiektuaren barruan Ziudadelan egin dituzten hamaika lorategia

Iruñeko alkateak seinaleztaturik geratu den eremura egin du bisita, eta bakarrik gaur ikusi ahalko den mandala osatzeko azken lanak ikusi ditu

Hamaika unibertso diferente, kosmosa ikusteko hamaika modu. Ziudadelako lubanarroetako tapiz berdearen gainean paratu dituzte hamaika lan horiek beste hainbeste ikastetxek (DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketakoak), udal hauetako berdegune eta lorezaintza zerbitzuen laguntzarekin: Burlata, Noain-Elortzibar, Aranguren, Egues, Berriozar, Orkoien Antsoain eta Iruña. Guztira 1.500 m2 estaltzen dituzte, eta Hiriartearen arte iraungikor eta garaikidearen kontzeptua lotzen dute Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzuan ingurumen-kontzientziazioaren alde egindako lanarekin.

Gaur goizeko ekitaldian izan dira Iruñeko alkate Joseba Asiron, Udalbatzako kideak, beste Udaletako ordezkariak eta ekimenean laguntza eman duten beste entitate batzuk: Planetarioa, Iruñerriko Mankomunitatea eta Emausko Trapuketariak. Proiektuan parte hartu duten ikasleekin batera egin dute ibilbidea Santa Isabelen errabelinera, eta lorategi bakoitza seinaleztatzen dituzten karteletako azalpenak irakurri dituzte, horrela eginez land art obra horien irekiera formala. Gero, lubanarroetara joan dira, eta bertan Iruñeko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzuko arduradun Mikel Baztanen azalpen zehatzak jaso dituzte.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI