Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Un verano con Mónica filmak hasiera emango die Kondestable Civivoxean egingo den Ingmar Bergmani buruzko zikloko proiekzioei

Un verano con Mónica filmak hasiera emango die Kondestable Civivoxean egingo den Ingmar Bergmani buruzko zikloko proiekzioei

Iruñeko Udalak eta Bilbao Arte Fundazioak sinatutako hitzarmenetik sortutako lehen ekimena da

Bihar, larunbatarekin, 19:30ean, Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoa zinema-areto bihurtuko da eta Ingmar Bergmani buruzko zikloko lehenengo filma proiektatuko da, Iruñeko Udalak eta Bilbao Arte Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker. Un verano con Mónica filmak hasiera emango dio udaberrian eta udazkenean zehar zuzendari suediarraren 19 film ezagutzeko aukera emango duen zikloari. Sarrera doan izango da, gonbidapena aurrez hartuta, saioa noiz eta ordubete lehenagotik.

Un verano con Mónica (97 minutu, 1953) filmak Bergman jarri zuen Frantziako kritikaren jomugan. Agian ez da zuzendariaren filmik ezagun eta adierazgarrienetako bat, baina bada eragin handia izan duenetako bat. Film luze honek Harry (Lars Ekborg) eta Mónica (Harriet Andersson) gazteen istorioa kontatzen du: haien bizitza frustragarrietatik ihes egin eta elkarrekin bide berri bati ekiten diote, maitasunak eta denetarako bide ematen duen uda baten estasi iragankorrak mugituta, eta agian, den-dena ez da haiek uste bezala joango.

Laster Anderssonen presentzia handia eta sentsualitatea kameraren jabe bihurtuko dira. Badirudi keinu bakoitzean, mugimendu bakoitzean, maitasun egintzaren bat dagoela, eta filmaren erdigune bilakatzen dira. Aktorearen interpretazio-ibilbideko lehen izenburu garrantzitsuak, Un verano con Mónica filmak, gaztaroaren amaierari buruzko oda garratz eta gordina eskaintzen digu, artifiziorik gabe.

Apiriletik ekainera eta irailetik azarora, larunbatero, Ingmar Bergmanen film bat egongo da ikusgai Kondestable Civivoxean, joan den mendean eragin handien izan zuen zinemagileetako baten irudia ezagutzera emateko, haren jaiotzaren mendeurrenean. 50eko hamarkadako lehen filmak eta jada 80koan egindako azken lanak ikusi ahalko dira, besteak beste, Fanny y Alexander, El séptimo sello eta Persona. Bergmanek film atzerritar onenari emandako hiru Oscar sari irabazi zituen haren ibilbide profesionalean zehar, baita hainbat aintzatespen ere, beste jaialdi batzuetan.

Ingmar Bergmani buruzko zikloko proiekzioak. Kondestable Civivoxa

APIRILA

  • Apirilak 28, larunbata. 19:30. Un verano con Mónica

MAIATZA

  • Maiatzak 5, larunbata. 19:30. Noches de circo
  • Maiatzak 12, larunbata. 19:30. Sueños
  • Maiatzak 19, larunbata. 19:30. Sonrisas de una noche de verano
  • Maiatzak 26, larunbata. 19:30. El séptimo sello

EKAINA

  • Ekainak 2, larunbata. 19:30. Fresas salvajes
  • Ekainak 9, larunbata. 19:30. El rostro
  • Ekainak 16, larunbata. 19:30. El manantial de la doncella

IRAILA

  • Irailak 15, larunbata. 19:30. Como en un espejo
  • Irailak 22, larunbata. 19:30. El silencio
  • Irailak 29, larunbata. 19:30. Persona

URRIA

  • Urriak 6, larunbata. 19:30. La hora del lobo
  • Urriak 13, larunbata. 19:30. La vergüenza
  • Urriak 20, larunbata. 19:30. Pasión
  • Urriak 27, larunbata. 19:30. Gritos y susurros

AZAROA

  • Azaroak 3, larunbata. 19:30. Sonata de otoño
  • Azaroak 10, larunbata. 19:30. Documento sobre Farö
  • Azaroak 17, larunbata. 19:30. De la vida de las marionetas
  • Azaroak 24, larunbata. 19:30. Fanny y Alexander

Iruñean, 2018ko apirilaren 27an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI