Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak % 23 igo du Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarte zein guraso elkarteen federazioei zuzendutako diru-laguntza deialdiaren ze

Udalak % 23 igo du Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarte zein guraso elkarteen federazioei zuzendutako diru-laguntza deialdiaren ze

Deialdiaren xedea da gurasoen parte-hartzea sustatzea ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan; deialdia ez da oraindik NAOn argitaratu

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko zein itunduetako guraso elkarte zein guraso elkarteen federazioei zuzendutako diru-laguntza deialdia iazkoa baino % 23 handiagoa da aurten, horren diru-zuzkidura 65.000tik 80.000 eurora igo baita. Finantzaketa horren bitartez Udalak gurasoen parte-hartzea sustatu nahi du ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan.

Parte-hartze hori gauzatzeko ikastetxeetako ikasleei eta gurasoei zuzendutako jarduerak antolatu daitezke, jarduera horien bitartez lana eta familia bateragarri egiteko, gurasoen parte-hartze aktiboa sustatzeko ikastetxeetako dinamiketan, eta gurasoei seme-alaben eskola- eta hezkuntza-prozesuan dagokien zeregina ulertu eta bere gain hartzen laguntzeko. Deialdiaren barruan sartzen dira ikastetxeetako gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak, hezkuntza-erkidego osoari zuzendutako jolas-jarduerak eskola-ordutegian eta horretatik at, eta guraso elkarteen edo federazioen ikasturteko funtzionamendu-eta kudeaketa-gastuak.

Diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte 2017-2018ko ikasturtean gurasoendako eta ikasleendako jarduerak antolatzen dituzten Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleen gurasoen elkarteek eta guraso-elkarteen federazioek, baldin eta beren egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean badute, legearekin bat eraturik badaude eta dagokien erregistroan izena emanda badute eskabidea aurkezteko mugaegunean.

Parte-hartzeari zabalik dauden jarduerak, eta ikasturte honetan zehar

Diruz lagundutako jardueretan kasuan kasuko ikastetxeko ikasle guztiek, edo guraso guztiek -haiei zuzenduta badaude- hartzen ahalko dute parte, eta guraso elkarteko kide ez izateagatik ez zaie parte-hartzea ukatuko. Halaber, jarduera horiek 2017-2018ko ikasturtean egin behar dira. Deialdiko 80.000 euroak honela banatuko dira: ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko jardueretarako, 30.000 euro; gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerak egiteko, 25.000 euro; jolas-jardueretarako, 6.500 euro; eta Iruñeko guraso elkarteen eta IGEen federazioen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako, 18.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero hasiko da. Guraso elkarteek eta IGEen federazioek hilabeteko epea izango dute ordutik aurrera eskatutako agiriak aurkezteko, norgehiagokako araubidean diru-laguntza horiek jasotzeko aukera izateko. Iaz, Iruñeko Udalak guraso elkarte zein guraso elkarteen federazioei zuzendutako diru-laguntza deialdi honen barruan 65.000 euro banatu zituen. Hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako 33 guraso elkarte eta guraso elkarteen lau federazio izan ziren onuradun.

Diru-laguntzen xede diren gastuak eta baloratzeko irizpideak

Honako gastu hauek izan daitezke diru-laguntzen xede: hiri-kanpaldietako monitoreak eta material suntsigarriak, "goiztiarrendako" zerbitzuak, familia eta lana bateragarri egitea xede duten beste jarduera batzuk, eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak. Hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak eta lantegiak egiteko hizlariei eta profesionalei ordaintzeak eragindako gastuak sartzen dira ere, eta gurasoei zuzendutako bestelako prestakuntza-jardueren gastuak. Azkenik, diruz lagunduko dira festetan jolas-osagaiak (puzgarriak, etab.) alokatzeko gastuak, antzerki-taldeak, pailazoak, musika eta abar kontratatzekoak, eta hezkuntza-erkidego osoari zuzendutako otamenak, meriendak edo ospakizunak prestatzeko gastuak.

Eskaeren balorazioan, % 85 bitarte lagunduko dira ikastetxeetako ikasleentzat eskola-ordutegitik kanpo eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko eta egiteko gastuak (hiri-kanpaldiak, genero-berdintasuna eta belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituzten jarduerak, gizarte eta ekonomia alorretan bazter dauden ikasleen parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzen dituzten jarduerak...).

Gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerak antolatu eta kudeatzeko laguntza % 90 artekoa izan daiteke, hizlariei eta prestakuntza-jarduerak egin bitartean haurrez arduratuko diren zaintzaileei ordaintzeko, eta % 75 artekoa prestakuntza-saioak ematen dituzten profesionalei ordaintzeko. Hezkuntza-erkidego osoari zuzenduta, eskola-orduetan edo haietatik kanpo jolas-jarduerak antolatzeak edo haietan laguntza emateak % 15 arteko diru-laguntza izango du. Guraso elkarteen edo federazioen funtzionamenduak eta kudeaketak sortutako gastuek % 85 arteko diru-laguntza izango dute.

Iruñean, 2018ko apirilaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI