Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak 118.000 euro bideratuko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan urtarriletik ekainera egiten diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpok

Udalak 118.000 euro bideratuko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan urtarriletik ekainera egiten diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpok

Joan den ikasturtean baino % 10 handiagoa da aurtengo kopurua, ikasleen curriculuma aberastu eta haien prestakuntza integrala lagundu nahi baita

Iruñeko Udalak 118.000 euro bideratuko ditu 2017-2018ko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan (2018ko urtarrila-ekaina) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak diruz laguntzeko. Kultura eta Hezkuntzako Alorrak onartu ditu deialdiaren oinarriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeke daude. Oinarriak argitaratzearekin batera eskabideak aurkezteko epea hasiko da, hogei egun naturalekoa, argitalpen-egunetik aitzina kontatuta.

Zenbatekoa % 10 hazi da joan ikasturtekoaren aldean, orduan 107.220 euro bideratu baitziren bi lauhileko horietan egindako eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko. Deialdi honen bitartez, Iruñeko Udalak bide eman nahi dio jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak garatzeari, eta garapen horretan laguntza eman nahi du, xede hartuta bai curriculum-arloak osatzea eta ikasleen curriculuma aberastea, bai ikastetxeari bultzada ematea, bere ingurunera zabaldu dadin, eta ikasleen prestakuntza integrala sustatzea, haien kultur ezagutza zabaltzeaz, gizarteratzea prestatzeaz eta aisialdiaren erabileraz bezainbatean.

Deialdian parte hartzen duten ikastetxe publikoetako zuzendarien eskaerei erantzunez, diru-laguntza handiagoa jasoko dute "ikasle babesgabe" gehien dituzten ikastetxeek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuak ezarritako irizpideekin bat.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI