Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunaren karietara, Udalak konpromisoa hartu du aniztasunean hezteari bultzada emateko eta diskriminazio oro errotik kentzeko

Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunaren karietara, Udalak konpromisoa hartu du aniztasunean hezteari bultzada emateko eta diskriminazio oro errotik kentzeko

Alkatea, Udalbatza eta herritarrak Udaletxe plazan bildu dira, eta bertan manifestu bat irakurri da

Iruñeko Udalak deitutako elkarretaratzea egin da gaur goizean Udaletxe plazan, apirilaren 26an egiten den Ikusgaitusun Lesbikoaren Egunaren karietara. Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako kideek ekitaldian parte hartu dute, non manifestu bat irakurri baita, aldarrikatu duena zer garrantzitsua den emakume lesbianak espazio publikoan ikusgai egitea, berdintasuna erdiesteko tresna gisa.

Testua gaztelaniaz eta euskaraz irakurri dute Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi Laura Berrok, Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Maider Belokik eta Harrotu zentroko erabiltzaile Amalia Romerosek, eta bertan jasotakoarekin bat, Udalak konpromisoa hartu du "aniztasunean hezteari bultzada emateko" eta "tokian-tokiko politikak bultzatzeko bi ideia hauek kontuan hartzen dituzten programa eta neurrien bidez: emakumeek ez dutela nortasun zeinu bakarra, eta intersekzio askotarikoak daudela generoaren eta emakumeen aniztasunaren artean, besteak beste hizkuntza, kultura, arraza, sexu-aniztasuna, maila-ekonomikoa, dibertsitate funtzionala, eta abarrei dagokienez".

Halaber, adierazi da Udalaren konpromisoa dela "emakume lesbianendako berariazko arreta-, argibide- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea, eta sexu-orientazio eta -identitate arrazoiengatik diskriminazioa, estigmatizazioa eta eskubideak mugatzen dituzten egoerak saihesteko ekintzak garatzea". Azkenik, Udalak publikoki salatu du "lesbofobia mota oro", "instituzioen zein gizartearen aldetik ematen dena", eta apustua egiten du "sexu-aniztasuna ikusgai egitearen alde, hartara aurrera egiteko gizarte baterantz non pertsona guztiok baldintza berdinetan bizitzeko aukera izango baitugu bizitzaren esparru guztietan".

Ekitaldia girotu du Silvia Guillén kantautorearen musikak, Iñaki Santosek gitarraz lagunduta. Bi kanta interpretatu dira, euskaraz bat eta gaztelaniaz bestea, manifestua irakurri aurretik eta ostean.

 

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI