Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak eta Nasuvinsak hitzarmena sinatu dute Efidistrict proiektua Txantreako beste 552 etxebizitzatara zabaltzeko, hartara bikoiztuta birgaitutako et

Udalak eta Nasuvinsak hitzarmena sinatu dute Efidistrict proiektua Txantreako beste 552 etxebizitzatara zabaltzeko, hartara bikoiztuta birgaitutako et

Halaber, 2.800 etxebizitzatara berokuntza helarazten duten sareak hobetu dira eta lehen urratsak egin dira biomasako sare termiko berria eratze aldera

Iruñeko Udalak eta Nasuvinsak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Efidistrict proiektuari jarraipena emateko. Europako jatorriko proiektu horren oinarrizko helburuak dira biztanleen bizi kalitatea hobetzea, energia-mendekotasuna murriztea eta energia-pobrezia kasuak txikiagotzea. 2014an abiatu zenetik, programa honi esker Txantreako 600 etxebizitzaren energia-birgaitzea gauzatu da, eta auzoan zeuden barruti-berokuntza instalazio zaharrak hobetu dira, zeinek 2.800 etxebizitzari ematen baitiote zerbitzua. Gaur sinatutako hitzarmenaren bidez orain arte birgaitu diren hogei eraikinei eta 600 etxebizitzei beste 18 eraikin eta 552 etxebizitza gehitu nahi zaizkie.

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Nasuvinsako zuzendari kudeatzale José Mari Aierdik hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Nasuvinsak martxoan Txantrean ireki zuen bulegoan (Uharte k., 32), non argibideak emateaz gain energia-birgaitze jarduketak egiteko laguntza ere eskaintzen baita. Bulegoak hiria biziberritzeko eta energia-instalazioak birgaitzeko esku-hartzeak sustatzen jarraituko du Txantrean, non guztira 6.273 etxebizitza baitaude.

Hitzarmena sinatu ostean, bisita egin dute Orvinako gizarte-etxebizitza multzoetan inguratzaile termikoa jartzeko egin diren lehenengo obretara. Horietako batzuk amaitu berri dira, eta gainontzekoak udan zehar bukatuko dira. Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideekin eta Nasuvinsako arkitektoekin batera egin dute bisita.

Efidistricten barruan, orain arte, 13 milioi euro baino gehiago mugitu dituen inbertsioa egin da: zenbateko nagusia familiek finantzatu dute, hileko 50 euroak gainditu ez dituzten kuoten bidez; Nafarroako Gobernuak 3, 5 milioi euroko ekarpena egin du; eta beste milioi erdi bat Europar Batasuneko Intelligent Energy programak jarri du.

Jarduketak eta konpromisoak

Efidistrict Fwd (Regional Strategy for Efficient Districts in Navarre, Spain) proiektuak Europar Batasunaren finantzaketa izan du 2014ko martxotik 2017ko otsailera bitarte. Hortik aurrera Nasuvinsak hartu zuen bere gain proiektuaren kostua. 2018rako 129.306 euroko gastua aurreikusi da egin izan diren babes eta laguntza neurriak finantzatzen jarraitzeko, hartara laguntzeko energia-eraginkortasuna xede duten inbertsioen mobilizazioa Txantreako auzokideen aldetik, hala eraikinetan nola auzoko berokuntza-sistemetan.

Iruñeko Udalak gastu horien zati bat ordaintzeko 96.000 euro jarriko ditu, honako gai hauei lotuta: kudeaketa-taldeko langileak, entseguen azpikontratazioa, emaitzen monitorizazioa eta auzoko bulegoa mantentzea.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, eta amaitu den Efidistrict proiektu europarraren jarduketa-ildo nagusiei dagozkien jarduketak jasoko ditu. Efidistrict proiektuaren oinarria kudeaketa laguntzea eta energia berriztagarrien erabilera ziren, kudeaketa ulertuta energia-eraginkortasuneko neurriak txertatzea lortzeko neurri nagusi gisa, bai eraikinetan bai instalazioetan.

Txantreako proiektuaren helburu orokorra, nagusiki, hiru jarduketa-ildotan gauzatu da. Lehenengoa 1950. eta 1980. urteen artean eraikitako auzoko eraikinen energia-birgaitze integrala da, horretarako, funtsean, inguratzaile termikoak jarrita. Proiektuari esker jada 600 etxebizitzatan egin dira energia-birgaitze jarduketak. Bigarren jarduketa-ildoaren ardatza da auzoan zeuden barruti-berokuntza instalazio zaharrak hobetzea, erregulazio eta kontrol neurriak txertatuta eta banaketa-sareak berrituta. Proiektuan zehar energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartu dira hiru berokuntza-saretan, zeinek 2.800 etxebizitzatan eragina baitute.

Eta hirugarren jarduketa-ildoa Txantrean sare termiko berri bat eratzea da, zeinak biomasa erabiliko baitu energia-iturri gisa eta auzo osoa hornitzeko gaitasuna izatera hel baitaiteke. Sare hori gauzatzeko aurretiazko ikerketa guztiak egin dira eta lizitaziorako behar diren agiri guztiak prestatu dira. Halaber, hirigintza-izapideak egin dira bero-ekoizpenerako zentrala eraikitzeko lurzatiaren Plan Bateratua onesteko. Hirigintzako tresna horrek jada Burlatako Udaleko Osoko Bilkuraren hasierako onespena du (2017ko urriaren 26an onetsi zen), eta Iruñeko Udalaren Osoko Bilkuraren behin-behineko onespena (2018ko martxoaren 1ean). Nasuvinsak beharrezkoak diren doikuntzak egingo ditu agirian, behin betiko onetsi aurretik.

Hitzarmenaren arabera, Nasuvinsak herritarrendako arreta-zerbitzua mantenduko Huarte kaleko bulegoan; teknikariak esleituko ditu; Orvina I eta Orvina II multzoetan hasitako esku-hartzeen jarduketa globalen jarraipena egingo du eta jarduketak amaituko ditu; energia-instalazioak birgaitzeko prozesuetako dinamizazioa eta parte-hartzea lagunduko du, auzoko komunitateekin batera; eta laguntza emango die jabekideen erkidegoei eta Udalari beharrezkoak diren esku-hartze globalen proiektuak gauzatzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalak diru-laguntza deialdi berriak argitaratuko ditu esku-hartze globaleko proiektuak idatzi eta kudeatzeko ordainsari teknikoak diruz laguntzeko, hartara horiek egitea sustatzeko eta horiek Txantrean kudeatzea errazteko. Halaber, diru-laguntzak ezartzeko aukera ikertuko du, egoera ekonomiko larrian dauden bizilagunei zuzenduak, obra komunitarioek (inguratzaile termikoak jartzekoak eta irisgarritasuna hobetzeak) eragindako gastuak murrizte aldera. Azkenik, Nasuvinsarekin eta berokuntzako hainbat kooperatibarekin koordinatuta ikertuko ditu espazio publikotik igarotzen diren auzoko berokuntza-sare zaharrak berritzeko, hedatzeko eta banaketa-sareak sortzeko egin beharreko lanak, baita Txantreako sare termiko berriari (Efidistrict sarea) dagozkion banaketa-sareak eraiki eta hedatzekoak ere.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI