Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoko zazpi aholkularik, denak Nafarroako Unibertsitateko ikasleak, zuzeneko praktiketan emandako 30 orduak egia

Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoko zazpi aholkularik, denak Nafarroako Unibertsitateko ikasleak, zuzeneko praktiketan emandako 30 orduak egia

Halaber, hitzarmena berritu da, NUPeko Abokatutzara Sartzeko Masterreko ikasleek parte har dezaten Elkartegintzarako Aholkularitzan

Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoan gazteendako aholkulari-lanetan aritu diren zazpi ikaslek gaur goizean jaso dituzte haien lanaren aintzatespenak, Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesen eskutik. Iruñeko Udalak zerbitzu hori eskaintzen die, aholkularitza espezializatu gisa, 14 eta 30 urte bitarteko lagunei, beste hiru aholkularitza-zerbitzu hauekin batera: Aholkularitza Psikologikoa; Ikasketa eta Aisialdikoa; eta Elkartegintzakoa.

Diplomak banatzeko ekitaldian izan da, baita ere, Mercedes Galán Lorda, Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbideko Fakultateko Zuzenbide Publikoko eta Oinarrizko Erakunde Juridikoen Saileko zuzendaria; izan ere, aipatu zerbitzu hori Udalaren eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleen arteko lankidetzaren fruitu da, lankidetza zeina urtero gauzatzen baita, Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Fundación Empresak sinatzen duten hitzarmen baten bitartez, 1992az geroztik etenik gabe erabilitako sistemarekin bat.

Iaz, zortzi gazte aritu ziren, bakoitza 30 orduko praktikak egiten, eta hainbat gairen inguruko 480 kontsultari erantzun zioten; aurten, orain arte, beste 215 kontsulta zenbatu ditu aholkularitza-zerbitzuak. Gaur, egindako lana aitortu zaie honako ikasle hauei: Camila María Aray Zavala, Andrea Arce Pezonaga, María Teresa Cestau Oroz, Julia Domínguez Moreno, Marina Durán Toribio, Cecilia Fernández Unzué eta Samira Kafaty Geadah. Aholkularitza-zerbitzuan egindako lanak aukera ematen die egoera errealei aurre egiteko eta legedia zuzenean erabiltzeko, betiere haien etorkizun profesionalari begira.

Joan den martxoan dagokien hitzarmena berritu zen NUPekin eta Iruñeko Abokatuen elkargoarekin (MICAP), Abokatutzara Sartzeko Masterreko ikasleek eginkizun berdinak egiten baitituzte Gaztediaren Etxeko Elkartegintzarako Aholkularitzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI