Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak hautaprobak deitu ditu euskal kulturan espezializatutako kultur teknikariaren lanposturako

Iruñeko Udalak hautaprobak deitu ditu euskal kulturan espezializatutako kultur teknikariaren lanposturako

Apirilaren 30a da izena emateko mugaeguna

Iruñeko Udalak hautaprobak deitu ditu euskal kulturan espezializatutako kultur teknikariaren lanposturako. Deialdia bikoitza da: prestakuntzarako zerrenda bat egingo da, Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoei zuzendua, eta beste bat, aldi baterako kontratu bidez aritzeko, gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Izena emateko epea apirilaren 30era arte dago zabalik.

Deialdia iragarrita dago 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan, eta oinarriak Udalaren Egoitza Elektronikoan (www.pamplona.es) kontsultatu daitezke, enplegu publikoaren atalean.

Prestakuntzarako izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izateaz gain, izangaiek B, C edo D mailako langileak izan beharko dute, eta ezingo dute agortuta eduki eskubidez dagokien gehieneko prestakuntza-aldia. Halaber, lanpostuan gutxienez hiru urtez aritutakoak izan beharko dute. Lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo gradudun titulua eduki beharko dute, eta EGA edo horren baliokidea den titulua.

Aldi baterako kontratu bidez aritzeko izangaien zerrendarako, titulazio akademikoari eta euskara-tituluari buruzko betekizun horiez gain, enplegu publikoko deialdietan ohikoak diren baldintzak bete beharko dituzte, adinaz eta nazionalitateaz bezainbatean.

Bi zerrendetarako prozesua komuna izango da, baina aldi baterako kontrataziorako deialdian bi berezitasun egongo dira. Lehen berezitasuna da merezimenduak baloratuko direla, gehienez ere 20 puntu bitarte: 12 puntu bitarte, antzeko eginkizunetan emandako zerbitzuengatik; 4 puntu bitarte, lanpostuarekin loturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartu izanagatik; eta 4 puntu bitarte, ingelesezko edo frantsesezko ezagutza egiaztatua izateagatik.

Bigarren berezitasuna da bigarren probara deituko direla bakarrik lehenengo proba gaindituta (gutxienez 15 puntu lortu dituztelako) kalifikaziorik altuenak lortu dituzten hamabost pertsonak.

Lehenengo proba teorikoa izango da, euskaraz. Idatziz erantzun beharko zaio test erako galderak eta galdera bakoitzeko hiru erantzun-aukera dituen galdetegi misto bati, eta erantzun laburreko bost galderari, gehienez ere, deialdi honen eranskineko gaitegian agertzen diren gaiei buruz. Proba honek gehienez ere 30 puntuko kalifikazioa izanen du. Proba gainditzeko, gutxienez, 15 puntu lortu behar dira.

Bigarren proba teoriko-praktikoa izango da, euskaraz ere. Izangaiek garatzeko proba bat edo gehiago egingo dituzte, praktikoak edota memoria-proiektu formatukoak, deialdi honen II. Eranskineko gaitegian agertzen diren gaien ingurukoak. Izangaiek memoria-lana ahoz aurkeztu eta defendatu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Proban gehienez ere 60 puntu eskura daitezke. Gainditzeko, gutxienez, 30 puntu lortu behar dira.

Iruñean, 2018ko apirilaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI