Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du hiriko Emakumeen Etxea diseinatu eta sortzeko

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du hiriko Emakumeen Etxea diseinatu eta sortzeko

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du hiriko Emakumeen Etxea diseinatu eta sortzeko

Apiril, maiatz eta ekainean sei saio egingo dira, eta herritarren proposamenak jasoko dira bai aurrez aurre, bai Erabaki plataformaren bidez

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du hirian Emakumeen Etxe bat diseinatu eta sortzeko. Ekimen honek toki fisiko eta sinboliko bat eskaini nahi die hiriko emakumeei, norberaren ahalduntzetik ahalduntze kolektibora eta sare-ahalduntzera igaro daitezen, eta hiriko elkarte-mugimendua eta mugimendu feminista indartzeko testuingurua sortu nahi du.

Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi ordezkari Laura Berrok eta Alorreko zuzendari Ana Gilek aurkeztu dute gaur ekimena. Haiekin batera prozesuan parte hartzen duten emakumeak eta emakume-taldeen ordezkariak izan dira: Doulen elkarteko Ana García Muzás eta Rosa de Bulgaria elkarteko Anna María Atanasova. Prentsaurrekoan keinu-hizkuntzako interpretazioa izan da.

Iruñeko emakumeak Emakumeen Etxearen diseinuan parte hartu dezaten, Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du, sei eztabaida-saioz osatua eta apiril, maiatz eta ekainean gauzatuko dena. Prozesuaren barruan ere, proposamenak jasotzeko bideak gaituko ditu, proposamenak egin ahal izateko bai aurrez aurre Berdintasun eta LGTBIko Alorrera joaz, bai Erabaki plataforma digitalaren bidez (https://erabaki.pamplona.es).

Gaur goizeko ekitaldian honako hauek izan dira baita ere: Bizikume elkarteko Isabel Arguelles, Matilde Fernández eta Erkuden Almagro; Comfineko Pilar Bobes; Miran Foroko Ana Beaumont; Rosa de Bulgariako Tania Naidenova, Kalina Sotirova eta Rodostina Parusheva; Etxeko langileen elkarteko Irene Sotos; Cocemfeko Erkuden Txokarno eta Elena Chavarri; Flor de África elkarteko Fátima Sani, Farmata Watt eta Djamila Maiga; eta Lunes Lilaseko Lorea Irisarri.

Esparrua

Emakumeen Etxeak espazio fisiko eta sinboliko gisa definitzen dira, udalerrietako emakume desberdinen artean erreferentzia-esparru bat eta elkar topatu eta aintzat hartzeko leku bat eraiki eta artikulatzeari bide ematen diotenak, non konplizitateak, esperientziak, kezkak eta ekimenak partekatzen baitira. Espazio horiek norberaren ahalduntzetik ahalduntze kolektiborako bidea errazten dute, zerbitzuak eta baliabideak eskainiz bai elkarte bateko kide ez diren emakumeei bai emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean eta borrokan hamarkadak daramatzaten emakumeen talde eta kolektibo feministei. 2003tik 2013ra bitarte emakumeen 8 etxe sortu dira Euskal Autonomi Erkidegoan, eta Estatuko hiriburu handietan -Madril, Bartzelona eta Valentzia kasu- 80ko hamarkadaz geroztik existitzen dira.

Emakumeendako topaleku bat sortzeko aukera sartuta dago Iruñeko Udalaren III. Berdintasun Planaren printzipio zuzentzaileetako baten barruan, hain zuzen, honakoa jasotzen duen horretan: "emakumeen partaidetza eta lidergoa ezinbesteko osagai gisara demokraziak aurrera egiteko". Zehazki, partaidetzako eta eragin politikako ildo estrategikoaren barruan ere sartzen da, zeinak bilatzen baitu "emakumeen mugimendu antolatua Udalarekiko mintzakidetza-organoa izan dadin lortzea, eta baldintza egokiak sortzea hiriko elkarte-mugimendua eta mugimendu feminista indartzeko".

Joan den abenduaz geroztik, Berdintasun eta LGTBIko Alorrak bilera irekiak egin izan ditu emakumeen elkarteekin eta kolektibo feministekin haiekin iritziak partekatu, proiektu honen berri eman eta haien partaidetza bultzatze aldera. Halaber, emakumeen elkarteek eta kolektibo feministek hala eskatuta, joan den martxoan esperientzia-mahai bat egin zen, non parte hartu baitzuten hainbat tokitatik etorritako ordezkariek: Zaragozako Emakumeen Etxea, Basauriko Marienea Elkartea, Donostiako Emakumeen Etxea, eta Madrilgo Escalera Karakola.

Iruñean, 2018ko apirilaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI