Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Maximiliano, Ipuin kontalaria antzezlana, Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen sariduna 2017an, larunbatean estreinatuko da, Nafarroako Antzerki Es

Maximiliano, Ipuin kontalaria antzezlana, Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen sariduna 2017an, larunbatean estreinatuko da, Nafarroako Antzerki Es

Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak sei euroan daude salgai, online eta NAEko leihatilan bertan, ikuskizuna hasi eta ordu eta erdi lehenagotik

Maximiliano, Ipuin kontalaria antzezlana estreinatuko da bihar, larunbatarekin, Nafarroako Antzerki Eskolan. 2017an Iruñeko Udalak eta NAEk antolatzen duten Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketa exaequo irabazi zuen lanetako bat da. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak 6 euroan eros daitezke jada NAEren webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan bertan, ikuskizuna hasi eta ordu eta erdi lehenagotik.

Maximiliano, Ipuin kontalaria Xabier Artiedak idatzi eta zuzendu du, eta Nafarroako Antzerki Eskolak ekoiztu. Argumentuak ipuinen ahalmen eraldatzailea du ardatz. Aitor, Oihane, Amets eta Nagore dira protagonistak, arratsaldero, ikastola amaitu eta gero, elkarrekin jolasean aritzeko biltzen den haur taldea. Baina egun horretan, Nagore opari berri batekin etorriko da: futbol pilota bat. Guztiak zein trebeak diren erakusteko irrikaz egongo dira, poz-pozik. Batez ere Aitor, zeinak baloiari kristoren ostikoa eman eta urrutira bidalita, tokiko haurren esanetan misteriotsua eta arriskutsua omen den agurearen leihoetako bat puskatuko baitu. Lagun-taldeak barrura sartu beharko du baloia berreskuratzeko, eta baloiaz gain beste hainbat sorpresa aurkituko ditu bertan.

Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek, testuaren egile eta antzezlanaren zuzendari Xabier Artiedak, ekoizpenaren koordinatzaile eta Nafarroako Antzerki Eskolako irakasle Maite Sagüések, eta antzezlaneko aktore Jaione Urtasunek estreinaldiaren berri eman dute gaur goizean. Gainera, eskola-kanpaina bat abiatuko da, antzezlanaren ekoizpenari eta estreinaldiari jarraipena emateko, apirilaren 23, 24 eta 25ean -hots, datorren astean-, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatuta. Kanpaina horren barruan gehienez ere sei emanaldi eskainiko dira. Parte hartu nahi duten ikastetxeak garaiz dabiltza oraindik izena emateko, Nafarroako Antzerki Eskolan bertan eta 948 229 239 telefonoan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 20an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI