Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak eta Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak auzoko merkataritza dinamizatzeko lehen kanpaina bultzatu dute, hainbat jarduera eta promozio

Udalak eta Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak auzoko merkataritza dinamizatzeko lehen kanpaina bultzatu dute, hainbat jarduera eta promozio

Ostiral eta larunbatean musika, puzgarriak, yoga eta lindy hopa egongo dira, eta establezimenduek beste saltoki batzuen txartelak banatuko dituzte ezagutzera emateko

Iruñeko Udalak eta LATXAN Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak auzoko merkataritza dinamizatzeko lehen kanpaina bultzatu dute. Horretarako jarduera-programa bat abiatuko dute apirilaren 20 eta 21ean (ostirala eta larunbata), eta elkarteko kide diren establezimenduek deskontu-txartelak eta opariak banatuko dituzte. Nortasuna duen merkataritza eta ostalaritza kanpainaren xehetasun guztiak gaur goizean aurkeztu dituzte Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek eta joan den urte amaieran eratu eta jada 59 kide dituen Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteko ordezkari Juantxo Beak.

Ekimen horren xedea da Txantrea biziberritzea eta lo egiteko auzo bat bilakatzea ekidin. Izan ere, azken urteotan, hainbat denda eta taberna itxi dira. Denda txikiek eta ostalaritza-establezimenduek kaleari bizitza ematen diote eta dinamizatzen dute, eta auzotarren arteko harremanei bide ematen dieten guneak eskaintzen dituzte. Horregatik, elkarteak ekintzen bidez gertuko merkataritza balioetsi nahi du, eta auzoan dauden establezimenduak ezagutzera eman. Izan ere, auzotarrak oinez heldu daitezke horietara, autorik zein villavesarik erabili beharrik gabe, eta hori erosoagoa eta jasangarriagoa da. Halaber, negozio horietan lan egiten dutenek eskaintzen duten gertuko tratu atsegin eta pertsonalizatua nabarmendu nahi dute, eta auzotar zein kolektiboekin batera lan egin nahi dute, Txantreak auzo bizi bat izaten jarrai dezan. Kanpaina ezagutzera emateko, auzotarrak auzoko establezimenduetan kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko -komunitatea indartzen baitu-, eta elkarteko kide diren saltokiak non dauden jakinarazteko plano bat duen diptiko bat argitaratu da.

Jarduerak auzoko hiru tokitan

Jarduerak Txantreako jaiak hasi aurreko asteburuan egingo dira: apirilaren 20an hasiko dira, ostiralarekin, 17:00etan, Federico Soto plazan haurrentzako puzgarriak paratuta. 19:30ak arte egongo dira zabalik. Bi ordu eta erdi horietan zehar, aurpegiak margotzeko aukera ere egongo da, Siñarzubiren eskutik. Halaber, Federico Soto plazan eskola ireki bat antolatu da, familiartean yoga egiteko. Goizane Ardanaz izango da irakaslea, elebitan arituko da, eta interesa dutenek estera besterik ez dute eraman beharko.

Apirilaren 21ean, larunbatarekin, jarduera-programaren barruan, Grupo Solidario Club Irubide taldeak jota, ranchera eta habanera kontzertua eskainiko du, Fermín Daoiz kalean, 11:30etik 13:30era. Euria eginez gero errezitaldia San Cristobal Erretiratuen Klubean izango da. Egun horretan bertan, arratsaldez, Euskara plazan, 17:00etatik 19:30era, lindy hop eskola irekia egingo da, Bettina Oyhenarten eskutik.

Promozioak deskontuekin eta edariak doan

Auzoko denden eta tabernen eskaintza zabala ezagutzera emateko asmoarekin, LATXANek antolatutako merkataritza dinamizatzeko kanpainak promozioak eskainiko ditu deskontuekin eta doako edariekin. Hori horrela, dendek deskontu-txartelak banatuko dituzte, eta tabernek edariak doan eskuratzekoak.

Txartelak itxita banatuko dira, eta irekitzerakoan ikusiko da txartel bakoitzean jasota dagoena: establezimendu jakin batean deskontua edo edaria doan. Establezimenduen bezeroen artean banatuko dira txartelak, eta denda bakoitzak elkarteko kide diren gainontzeko establezimenduetako txartelak banatuko ditu, halako moduan non kontsumitzaileek beste saltoki batzuk ezagutuko baitituzte, ohiko dituzten horiez gain. Txartel-banaketa aste honetan hasiko da, eta apirilaren 26ra bitarte trukatu ahalko dira. LATXANeko kide diren taberna eta saltoki ia denek parte hartzen dute kanpainan. Ekintza honen bidez establezimendu bakoitzak gainontzekoak ezagutzera ematen eta dinamizatzen laguntzen du, eta LATXAN eratzen lagundu zuen elkarlan-espirituaren erakusgarri izan nahi du.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI