Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Maskulinitateen eraikuntzari eta berdintasunaren aldeko borrokan gizonek jokatzen duten paperari helduko die aste honetan Udalak jardunaldi batzuetan

Maskulinitateen eraikuntzari eta berdintasunaren aldeko borrokan gizonek jokatzen duten paperari helduko die aste honetan Udalak jardunaldi batzuetan

Erakusketa bat eta bi hitzaldi bilduko dira Maskulinitateak izenburupean, non gogoeta egingo baita genero-rolen eta -aginduen esleipenari buruz

Iruñeko Udalak Maskulinitateak ardatz izango dituen jardunaldi batzuk antolatu ditu, genero-rolen eta -aginduen esleipenari buruz gogoeta egiteko. Aste honetan zehar, erakusketa bat, mahai-inguru bat eta hitzaldi bat egingo dira honako gaiei heltzeko: maskulinitateen eraikuntza, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek jokatzen duten papera, aldaketarako oztopoak eta erronka berriak, besteak beste. Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi ordezkari Laura Berrok azaldu duenez, programa antolatu da sinetsita berdintasuna justizia-balio bat ez ezik herritar guztien ongizaterako balio bat dela -gizonak barne-, eta horregatik berariazko gonbita egin die pentsatu eta eztabaidatu dezaten, eta berdintasun errealaren alde aktibatu daitezen. Prentsaurrekoan izan dira, baita ere, Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko eta Berdintasun eta LGTBIko Alorreko zuzendari Ana Gil eta Berdintasuneko teknikari Zaloa Basabe.

Ekimen honen bidez, Berdintasun eta LGTBIko Alorrak gogoeta piztu eta sustatu nahi du maskulinitate hegemonikoa delakoak oinarri dituen balioen inguruan, eta bultzatu nahi ditu maskulinitateen erreferente berriak, zeinak ezinbesteko eragileak baitira gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreala lortzeko, zalantzan jartzen baitituzte sistema patriarkalak emandako pribilegioak. Iruñeko III. Berdintasun Planak berdintasunaren aldeko borrokan gizonen inplikazioa azpimarratzeko beharra jasotzen du, eta parte-hartze horrek barne hartu behar ditu, nahitaez, balio aldaketa, baliabide eta zereginen banaketa orekatua, eta emakumeekiko harremanen aldaketa, bizitzaren arlo guzti-guztietan. Horrek ere berekin dakar identifikatzea halako egoerak non boterea erabiltzen baita edota menderatzea gertatzen baita, eta horiei uko egitea, eta antzeman daitezkeen beste batzuk gaitzestea.

Erakusketa aste osoan zehar; mahai-ingurua, asteartean; eta hitzaldia, ostegunean

Jardunaldietako lehen jarduera aste osoan zehar ikusgai egongo den erakusketa bat izango da, Descalzos kaleko 72an dagoen IPESen Dokumentazio Zentroan, eta Piper Txuriak maskulinitate-taldeak egindako argazkiak bilduko ditu.

Zentro horrek, gainera, jardunaldiek iraun bitartean, herritarren eskura jarriko du maskulinitateei buruzko material bibliografikoaren sorta bat, nahi dutenek gaian sakon dezaten. Narratiba-liburuak, saiakerak, ikerketak, komikiak, ipuinak, eta abar egongo dira. Bisitatzeko ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00etatik 14:00etara; eta astearte eta ostegun arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara.

Apirilaren 17an, asteartearekin, mahai-ingurua egingo da Zertarako balio dute Gizonen Taldeek? izenburupean. Bertan ibilbide ezberdinak dituzten estatuko hainbat tokitako gizon-taldeek azalduko dute elkartegintzaren eta berdintasunaren aldeko aktibismoaren arloan egindako bidea, eta gogoeta egingo dute oztopo eta erronka berrien inguruan. Honako hauek arituko dira hizlari: Roberto Sanz (AIGHE, Madril), Mikel Otxotorena (ON:GIZ, Gasteiz) eta Montxo Gota Vega (ERAIKIZ, Nafarroa). Mahai-ingurua Igogailuen Eraikinean egingo da, Descalzos kaleko 56ko 2. solairuan, 18:30ean.

Toki eta ordu horietan bertan, baina ostegunean (apirilak 19), Skolae hezkidetza programako aholkulari eta irakasle Miguel Ángel Arconadak hitzaldia emango du Maskulinitate berriak (?) eta feminismoak izenburupean. Maskulinitateen eraikuntzarekin lotutako gaiak jorratuko ditu, baita berdintasunaren aldeko borrokan gizonek jokatzen duten papera ere, bereziki garai hauetan, non feminismoa gizartean indarberrituta agertu baita eta gizartea eraldatzeko ezinbesteko mugimendu gisa.

Iruñean, 2018ko apirilaren 16an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI