Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Artea Oinez 2018 erakusketa gaur abiatu da, Kondestablearen jauregian, eta edizio honek Dora Salazar sortzaile altsasuarrari omenaldia egiten dio

Artea Oinez 2018 erakusketa gaur abiatu da, Kondestablearen jauregian, eta edizio honek Dora Salazar sortzaile altsasuarrari omenaldia egiten dio

Maiatzaren 5era arte 74 artistaren lanak ikusi ahal izango dira, hainbat teknika eta estilotakoak, garrantzi berezia emanez Sakanako egileei

Artea Oinez erakusketa berriz ere Iruñean da. Gaur goizean, Kondestablearen jauregian, 2018ko edizioko erakusketa aurkeztu da, aurtengo Nafarroa Oinezen programazioaren barruan. 74 artistak -gehienak nafarrak, eta 26, emakumeak- hainbat hizkuntza eta teknika biltzen dituen lan sorta zabal honetan parte hartzen dute. Maiatzaren 5era arte, Kale Nagusiaren 2ko eraikineko lehen solairuko bi aretotan ikusgai egongo dira eskulturak, argazkiak, pinturak eta grabatuak, baita teknika mistoetan egindako lanak ere.

Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendari Ibai Iriartek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari eta erakusketaren komisario Josu Reparazek aurkeztu dute gaur goizean Artea Oinezen edizio berria. Ekitaldian azaldu da aurten erakusketaren artista kuttuna Dora Salazar dela, haren lan artistikoaren mailagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik.

Sakanako artista ugari daude, gainera, edizio honetan -16 artista Sakanakoak dira, eta horietatik 12, emakumeak-. Izan ere, Bizi lelopean aurtengo Nafarroa Oinezek bildutako dirua Iñigo Aritza Ikastolara bideratuko da, bertako instalazioak eguneratu eta haren hezkuntza-eredua finkatzen jarraitzeko. Erakusketa honetan artelan batekin lagundu duten egileen artean nazioko zein nazioarteko galeriatan izan diren 13 artista daude, zeinek ARCO azokako azken edizioan arrakasta nabarmena izan baitzuten.

Ikastolen proposamenak abangoardiako kultura eta artearen aldeko apustua egiten du, errealitateari buruzko gogoeta egiten duten artisten lankidetzaren bidez. Erakusketa honako artelan hauek osatzen dute: 19 eskultura, 6 argazki, 27 pintura, 14 grabatu hainbat teknikatan (inpresio digitalak, serigrafiak, akuaforteak, etab.), eta teknika mistoetan egindako 9 lan. Artea Oinez sormeneko erakusketaren lehen edizioa 90eko hamarkadan egin zen lehenengo aldiz, eta 2000. urtean egungo formatua hartu zuen. Gaur Kondestablen inauguratu den erakusketa amaitzean, Iruñetik Altsasura joango da. Iortia Kultur Gunera, hain zuzen.

Dora Salazar, Altsasuko eskultorea

Iñigo Aritza Ikastolak Artea Oinez 2018ko ediziorako Dora Salazar (Altsasu, 1963) aukeratu du omentzeko artista kuttun gisa. Salazarrek lantegia Altsasun dauka oraindik ere, eta bertara jotzen du aldian behin, Bilboko bizilekua utzita. Bere ibilbidean zehar erakusketa ugaritan parte hartu izan du, eta formatu handiko lanak ditu Iruñeko eremu publikoetan: 1. eta 2. Bestiarioak, Txantreako Munduko parkean.

Artista nafarra Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, eta Eskulturan doktorea. Sari eta accesit ugari eskuratu ditu, eta haren lanak hainbat museo eta instituzioren esku daude: Argentaria bilduma (Madril), Nafarroako eta Arabako Arte Ederretako museoak, Rafael Tours bilduma (Bartzelona), Zarauzko Udala (Gipuzkoa), NUP, eta Koldo Mitxelena Liburutegia (Donostia).

Salazarren ibilbidean hainbat etapa nabarmentzen dira, elkarri lotuta rolak eta jarrerak hartzeko nahikoa diren eta gizakiak janzten dituen "azal" ezberdinen bilaketagatik, eta genero zein justizia sozialeko gaiak aldarrikatuta. Haren sorkuntzetan bestelako izaki etereoak, lurtarrak, aireko zein itsasoko izakiak agertzen dira, baita giza gorputzaren interpretazio klasikoagoak ere, mugimenduarekin, dantzarekin, hiriekin eta hiritarra den horrekin lotuta.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI