Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak doako lantegiak antolatu ditu energiaren arrazoizko erabilera bultzatzeko, kontsumoak hobetzeko, fakturak ulertzen ikasteko eta gastuan aurrezt

Udalak doako lantegiak antolatu ditu energiaren arrazoizko erabilera bultzatzeko, kontsumoak hobetzeko, fakturak ulertzen ikasteko eta gastuan aurrezt

Energia-gaien inguruko ezagutzak edukitzea garrantzitsua izan daiteke energia-pobreziari aurre egiteko

Iruñeko Udalak doako 12 lantegi antolatu ditu energia-hezkuntzari buruz, non halako gaiei helduko baitzaie: energiaren arrazoizko erabilera, kontsumoen hobekuntza, fakturetan agertzen diren kontzeptuak eta gastua aurreztea. Iaz ere 6 saioko lehenengo ziklo bat egin zuen Udalak, energiaren arrazoizko erabileraren gainean sentsibilizatu eta prestakuntza emateko, eta, baita ere, herritarrak ahalduntzeko kontsumoen inguruko erabakiak hartzerako orduan. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak eta Energia Berdeko Zerbitzuko zuzendari Joël Dozzik gaur goizean azaldu dutenaren arabera, saio berri hauekin auzo gehiagotara eta pertsona gehiagorengana iritsi nahi da, eta 2017an saioetan parte hartu zutenei ere arreta eman, jarraipena egite aldera.

Lantegiak gazte zein helduei zuzenduta daude, eta astearte arratsaldeetan izango dira, 18:30etik 20:30era, Civivoxetan, ikastetxeetan eta hiriko beste zenbait espazio publikotan. Interaktiboak izango dira, eta terminologia entzule orok ulertzeko modukoa izango da. Hizpide hartuko dira energiari buruzko oinarrizko kontzeptuak, kontsumoak, gastuak, fakturak eta etxean aurrezteko aukerak. Sarrera librea da, eta ez da izena aurretik eman behar. Lehenengo lantegia Iturramako Civivoxean izango da, apirilaren 17an, eta hurrengo astekoa, apirilaren 24an, Mendilloriko Civivoxean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 12an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI