Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruña, ekintzaile programak ekonomia sozialeko enpresa-ekimenak sustatuko ditu biltzar baten bidez eta proiektu berriak sortzen laguntzeko ikastaro ba

Iruña, ekintzaile programak ekonomia sozialeko enpresa-ekimenak sustatuko ditu biltzar baten bidez eta proiektu berriak sortzen laguntzeko ikastaro ba

Udalak eta CEINek bultzatu dute programaren edizio berria, eta haren barruan gizarte-ekintzailetzari buruzko biltzar bat egingo da apirilaren 24, 25 eta 26an

Iruñeko Udalak eta CEINek Iruña, ekintzaile programaren edizio berria abiatu dute gaur. Ekintzailetza programa honek, aurten, ekonomia sozialeko enpresa-ekimen berrien sorrera sustatu nahi du. Programak xede du parte-hartzaileak gaitzea ekintzaileak izan daitezen kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren arloan, sektore horrek erantzun berritzaileak ematen ahal baitizkie gizarte-beharrei, gizarte parte-hartzaileagoa eta kohesionatuagoa garatze aldera.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek, CEINeko kontseilari ordezkari Pilar Irigoienek eta CEINeko koordinatzaile María Sanz de Galdeanok gaur goizean aurkeztu dute programa, zeina bi ekintza nagusiren bidez gauzatuko baita: batetik, Gizarte-ekintzailetza biltzarra, non sektoreko erronken eta aukeren inguruko ikuspegi globala eskainiko baita hiru egunetan zehar -apirilaren 24, 25 eta 26an-; eta, bestetik, Ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta kooperatibismoa izeneko ikastaroa, zeina abuztuaren 31tik abenduaren 21era bitarte garatuko baita, ostiralero, goizez. Jarduera guztiak doan izanen dira.

Aukerak antzeman

Apirilaren 24, 25 eta 26an Gizarte-ekintzailetza biltzarra izango da, Igogailuen Eraikinean, Descalzos kaleko 56ko 2. solairuan, eta arlo horretan interesa dutenei zuzenduta dago. Gaur egun gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen aukeren eta erronken ikuspegi globala eskainiko du, kooperatibismoan eta gizarte-ekonomian adituak diren erakunde aztertzaileen eta beren esperientzien berri emango duten erreferentziazko entitateen bitartez.

Jardunaldietako bakoitzean gai jakin bati helduko zaio. Apirilaren 24an, asteartearekin, Ekonomia kooperatiboa eta soziala izango da ardatz; apirilaren 25ean, asteazkenarekin, Kooperatibak sortzea; eta apirilaren 26an, ostegunarekin, Ekimen eraldatzaileak, kooperatibismoa izeneko jardunaldia egingo da. Hirurak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 19:00etara. www.pamplona.es eta www.cein.es webguneen bidez eman daiteke izena, izan jardunaldietako baterako, bitarako zein hiruretarako. Parte-hartzea librea da.

Ekintzaile izateko prestakuntza

Iruña, ekintzailek berariazko ikastaroa eskainiko du urteko azken lauhilekoan, kasu honetan gizarte-ekonomiako sektorean ekintzaile izatekoasmoa dutenei zuzenduta, baita kooperatibetako eta gizarte-ekonomiako ekimenetako kide diren eta ekintzailetzan, proiektu berrien sorreran eta berrikuntzan trebatzeko gaitasunak eskuratu nahi dituztenei ere.

Ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta kooperatibismoa izeneko ikastaroa abuztuaren 31tik abenduaren 21era bitarte garatuko da, ostiralero, 09:30etik 14:30era egingo diren 14 saiotan. Ikastaroa doan da, baina leku-kopurua mugatua da. Lekua erreserbatzeko www.pamplona.es eta www.cein.eswebguneetan eskuragarri dagoen formularioa bete behar da. Ekainaren 22a baino lehen eman behar da izena. Argibide gehiago jasotzeko, 848 430030 telefonora deitu.

Ikastaro horretako edukiak hiru modulutan daude egituratuta. Lehenengoak gizarte-berrikuntza eta gizarte-ekonomia ditu ardatz, lau saiotan banatuko da, eta honako gai hauek landuko dira: gizarte-ekonomia XXI. mendean, enpresak eta gizarte erronkak, ekonomian goraka ari diren joerak, eta gizarte-berrikuntza.

Bigarren moduluak ekintzailetza kooperatibo eta sozialari buruzko hiru saio barne hartuko ditu: zure ideiatik negozio-ideiara, ekonomia sozialaren barruan; gizartean eragina duen finantzaketa; eta marketina, komunikazioa eta ekonomia soziala.

Hirugarren moduluan kooperatibismoa gizarte-ekonomia landuko da, sei saiotan zehar: entitatea sortzeko urratsak, legeak eta fiskalitatea, baliabideak eta aliantzak, babes eta laguntza publikoak, nazioartekotzea, eta lidergo kooperatiboa eta gobernantza. Behin modulua amaituta, ikastaroari buru emateko saio bat egongo da.

Iruñean, 2018ko apirilaren 12an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI