Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak diru-laguntzak deitu ditu kirol-emanaldi eta -ikuskizunak eta kirol zein ariketa fisikoko bestelako jarduerak antolatzeko

Udalak diru-laguntzak deitu ditu kirol-emanaldi eta -ikuskizunak eta kirol zein ariketa fisikoko bestelako jarduerak antolatzeko

617.000 euro banatuko dira kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko irabazi asmorik gabeko entitateen artean

2017-2018ko denboraldian (irailetik ekainera) zein 2018. urtean kirol-emanaldi eta -ikuskizunak eta bestelako kirol-jarduerak antolatzen dituzten kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei zuzendutako diru-laguntzak deitu ditu Iruñeko Udalak, xede hartuta kirol-emanaldien eta -ikuskizunen antolamendua sustatu eta erraztea hirian. Deialdiaren diru-zuzkidura 617.000 euroan mantendu da, eta eskaerak aurkezteko mugaeguna maiatzaren 4a da, ostiralarekin. Deialdiaren iragarkia kontsultagai dago 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko apirilaren 4koan.

Aurkeztu nahi diren entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: legearekin bat eraturik eta dagokien erregistroan izena emanda egotea, irabazi-asmorik gabekoak izatea, estatutuetan jasota edukitzea kirol zein ariketa fisikoaren arloko jarduerak egitea, Iruñean izatea zergetarako helbidea eta egoitza, eta egunean edukitzea Udalarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu-betebeharrak. Entitate bakoitzak 4 proiektu aurkezten ahalko ditu gehienez ere, eta horiek zenbait baldintza orokor bete beharko dituzte: herritar orori irekiak izatea; jarduerak Iruñeko udal-mugartean gauzatzea, oro har, eta 2017-2018ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2018. urtean zehar; eta diru-laguntzaren xede den jarduerak diru-laguntzarik ez jasotzea Iruñeko Udalaren beste deialdi publiko, kontratu edo hitzarmenen bidez.

Berariazko betekizunak ere ezarri dira: jarduera denboraldi oso bat irauten duten kirol-liga bat baldin bada, hori ezingo da kirol-federazioen babespean egin, eta adinez nagusiek ezingo dute parte hartu; denboraldi oso bat (gutxienez 8 hilabete) irauten duten ariketa fisikoko programetako jarduerak badira, herritar guztiei zabalik egon beharko dute, baldintza berberetan, eta ordaindu beharreko kuota ezin izango da 120 euro baino gehiagokoa izan; eta kirol-klub bati lotutako fundazio pribatuek aurkezten dituzten proiektuek xede izan beharko dituzte oinarrizko kirolaren sustapena, koordinazioa eta garapena, klubeko lehen taldea zein modalitatetan aritu eta horrena.

Iruñean, 2018ko apirilaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI