Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Smartphonetan eta sare sozialetan informazio pribatua babesteko jarraibideak, datorren astearteko #MartesTIC zikloaren saioan

Smartphonetan eta sare sozialetan informazio pribatua babesteko jarraibideak, datorren astearteko #MartesTIC zikloaren saioan

Julen Linazasorok hitzaldia emango du euskaraz, bihar, asteartearekin, Iturramako Civivoxean, 19:00etatik aurrera, eta sarrera librea da

Bihar, asteartearekin, hitzordua dago Civivox sareak teknologiaren alorra lantzeko eskaintzen duen #MartesTIC zikloaren barruan, eta oraingoan datu eta informazio pribatuen babesa jorratuko da, bereziki smartphone eta sare sozialetan. Hitzaldia euskaraz izango da, teknologia berrietan aditu Julen Linazasororen eskutik, 19:00etatik aitzina, Iturramako Civivoxean, eta sarrera librea da.

Babestu zure smartphonea eta zure sare sozialak da hitzaldiaren izenburua. Hitzaldian Linazasorok gaur egun smartphone eta sare sozialen erabilera ohikoa eta orokorra dela nabarmenduko du, eta jende gutxik ematen diola behar besteko garrantzia smartphonea eta sare sozialak babesteari, halako gailu eta tresnak bat-batean iritsi direlako, eta horiek ongi erabiltzeko eskulibururik gabe. Gainera, tresna horiek Internetera konektatuta daudenez ziberdelitugile asko saiatzen dira datu eta informazio pribatua lortzen. Erabiltzaileak gero eta egoera zaurgarriagoan daude eraso gero eta sotilagoen ondorioz, segurtasuna eta pribatutasuna arrisku larrian jartzen dituztelako smartphonea edo sare sozialak erabiltzen diren aldiro.

Hitzaldi honetan ikusiko dira nork aurrean dituen arriskuak, eta horiei aurre egiteko moduak landuko dira. Jendeari oro har zuzenduta dago, nerabeak barne, eta interesgarria izan daiteke familia osoa bertaratzea.

Biharko hitzorduaren ostean, #MartesTIC zikloko hurrengo hitzaldia apirilaren 24an izango da, Juslarrocha Civivoxean, Cristina Fernandez teknologia berrietan prestatzailearen eskutik, Libre Office programaren inguruan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI