Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Tanttaka konpainiak Soka taularatuko du bihar, asteartearekin, non eskola-jazarpenari buruzko gogoeta egiten baitu

Tanttaka konpainiak Soka taularatuko du bihar, asteartearekin, non eskola-jazarpenari buruzko gogoeta egiten baitu

Nueva Babel konpainiaren Enpresaria antzezlanarekin osatuko da Antzerki Aroa antzerki-zikloaren udaberriko edizioaren programazioa, maiatzaren 2an

Tanttaka konpainiaren Soka eta Nueva Babel konpainiaren Enpresaria antzezlanek osatuko dute Antzerki Aroa euskarazko antzerki-zikloaren udaberriko edizioa. Apirilaren 10ean eta maiatzaren 2an izango dira bi emanaldiak, hurrenez hurren, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), sarrerak 8 euroan salduko dira, eta 5 euroko tarifa murriztua egongo da ikasle-taldeendako. Bi saioetarako abonamendua eskuratzeko aukera ere bada, 12 euroan. Sarrerak eskuragarri daude jada, on-line, NAEko webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta aurrez aurre, eskolako leihatilan.

Zikloa bihar abiatuko da, asteartearekin, Soka antzezlanarekin, non egileak, Mikel Gurreak, hausnarketa pertsonala egiten baitu eskola-jazarpen kasuen erruari eta erantzukizunari buruz. Fernando Bernués da Soka antzezlaneko zuzendaria, eta Iñaki Rikarte, aktorea. Azken hori gaur goizean egon da Iruñean egin den aurkezpenean. Acrónica Producciones arduratu da argiztapenaz, soinu-bandaz eta proiekzioez, eta Edi Naudók eta Dani Bernuések osatzen dute talde teknikoa.

Iruñean, 2018ko apirilaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI