Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Jostailuak trukatzeko merkatu txikia egingo da bihar, ostegunarekin, Ingurumen Hezkuntzako Museoan

Jostailuak trukatzeko merkatu txikia egingo da bihar, ostegunarekin, Ingurumen Hezkuntzako Museoan

Merkatu txikia zentroaren ordutegiaren barruan egingo da, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

Bihar, ostegunarekin, Ingurumen Hezkuntzako Museoan, jostailuak trukatzeko merkatu txikia egingo da berriz ere. Nahi duen orok parte har dezake hitzorduan, zentroaren ordutegiaren barruan: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Jostailuak trukatzeko merkatu txiki horien xedea da objektuen trukea sustatzea, eta horrela, berrerabiltzea bultzatzea, kontsumo-alternatiba bat eskaintzea eta jostailuen bizitza luzatzea. Haurrek jada erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuak ekarriko dituzte, hala nola jolasak, liburuak, ipuinak, puzzleak... Jostailu horiek beste haur batzuek ekarritakoekin trukatu ahal izango dira. Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak gainbegiratuko du merkatu txikia, trukea era orekatuan eta ordenatuan egiten dela bermatzeko.

Eskola-oporretako aste honetan zehar doako lantegiak antolatu dira baita ere, 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako. Astearte eta asteazkenean euskaraz izan dira eta bihar, ostegunarekin, eta ostiralean, gaztelaniaz izango dira. Interesa duen orok izena eman dezake 010 edo 948 948420100 telefonoetara deituta. Ostegunean hazien hazkuntzari buruz hitz egingo da lantegi praktiko batean, non adierazpeneko jolasak zein zentzumen-jarduerak egingo baitira. Ostiralean antzerki-lantegi bat egingo da, eta ipuin baten kontaketaren bidez naturarekin zerikusia duen istorio bat antzeztuko da. Lantegiak 10:30etik 12:30era izango dira, Ingurumen Hezkuntzako Museoan bertan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 4an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI