Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Liburuaren Egunaren karietara apirilaren 23an Karlos III.aren etorbidean ospatzen den azokan parte hartu nahi duten liburu-dendek apirilaren 12ra arte

Liburuaren Egunaren karietara apirilaren 23an Karlos III.aren etorbidean ospatzen den azokan parte hartu nahi duten liburu-dendek apirilaren 12ra arte

Iruñean dauden liburu-dendek parte hartu dezakete aurten hamaika urte betetzen dituen ekimen honetan

Iruñeko Udalak eta Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkarteak bultzatutako 2018ko Liburuaren eta Lorearen Egunean parte hartu nahi duten liburu-dendek -apirilaren 23an egitekoa da, astelehenarekin-, bihartik hasi (apirilak 4) eta apirilaren 12ko 14:00ak bitarte eman dezakete izena. Ohi bezala, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, liburuak saltzeko postuak paratuko dira kalean, eta loreak oparituko dira; zehazki, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan, Orreaga etorbidearen ondoan, 10:00etatik 21:00etara, etenik gabe. 2017an 13 liburu-dendak parte hartu zuten, zeinek guztira 4.000 lore banatu baitzituzten bezero guztien artean. Aurten ekimenak 11 urte beteko ditu.

Izena eman nahi duten liburu-dendek Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartera jo beharko dute,asociaciondiegodeharo@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Izena emateko mezu horretan agertu beharko dira liburu-dendaren izena, helbidea, harremanetarako pertsona eta telefonoa. Iruñeko udal-mugartearen barruan kokatuta dauden merkataritzako establezimenduek parte hartu ahalko dute, betiere haien jarduera bakarra edo nagusia liburuen salmenta bada -Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, eskatzailearen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kontsultatuta-. Eskaera kopurua postu kopurua baino handiagoa izanez gero, kaleko espazioa mugatua denez, parte hartuko duten establezimenduak zozketa bidez hautatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa 120 euro izango da.

Jarduera honekin Iruñeko Udalak bat egiten du berriz ere Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartearekin elkarlanean, eta, hartara, hiriko liburu-dendak ezagutzera ematen ditu, bai eta gertuko denda gisa balioesten ere. Halaber, liburuak eta loreak protagonista dituen egun honetan Iruñeko erdigunea dinamizatzen da eta ordu batzuetan zehar iruindar guztien arteko topagune bihurtzen da, kultura ardatz hartuta.

Iruñean, 2018ko apirilaren 3an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI