Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Apirilaren 30ean amaitzen da epea Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ipuin eta komikiak aurkez ditzaten Haurrendako Literatur Le

Apirilaren 30ean amaitzen da epea Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ipuin eta komikiak aurkez ditzaten Haurrendako Literatur Le

Iaz 740 lan aurkeztu ziren, eta irabazle suertatu ziren lanak datozen asteotan argitaratuko dira

Iruñeko Udalak aurten ere Haurrendako Literatur Lehiaketa antolatu du, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko zein itunduetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua. Lanak aurkezteko mugaeguna apirilaren 30a da, astelehenarekin. Lehiaketan bi modalitate daude -ipuina eta komikia-, euskaraz eta gaztelaniaz, eta zenbait kategoria, ikasmailen araberakoak. Iaz 740 lan aurkeztu ziren, 529 gaztelaniaz eta 211 euskaraz. 2017ko edizioan irabazi zutenak datozen asteotan kaleratuko den liburu batean argitaratuko dira.

Ipuinen modalitatean 4 kategoria ezarri dira: A kategorian (LHko 1. eta 2. mailak) irudiz edo marrazkiz hornitutako ipuinek 2 folioko gehieneko luzera izan beharko dute; B kategorian (LHko 3. eta 4. mailak), 3 foliokoa; C kategorian (LHko 5. eta 6. mailak), 4 foliokoa; eta D kategorian (DBHko 1. eta 2. mailak), 6 foliokoa. Kasu guztietan alde bakar batez idatzita, eta ilustrazioak barne hartuta. Komikien modalitatean, A kategoriako ikasleek (LHko 5. eta 6. mailak) 3 folioko lana aurkezten ahal dute, gehienez ere; eta B kategoriakoek (DBHko 1. eta 2. mailak), 4 foliokoa; kasu bietan DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.

Gaia librea izanen da, eta lanek jatorrizkoak izan behar dute, ez-itzuliak, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Pertsona bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzean. Lan bera ezin izanen da hizkuntza ezberdinetan aurkeztu. Ikastetxe parte-hartzaileek gehienez ere bost lan aurkeztuko dituzte lehiaketan ezarritako kategoria eta modalitateetako ikastalde bakoitzeko, ikastetxeak aldez aurretik hautatuak. Aurkeztu nahi diren lanak Kultura eta Hezkuntzako Alorrera igorri behar dira, gutun-azal itxi baten barruan, zeinean beste gutun-azal bat ere sartu beharko den, itxita, egilearen ikurritzaz edo izenordeaz errotulatua, eta barruan egilearen datu hauek adierazita: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, ikasmaila eta ikastetxea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 28an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI