Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ostegun honetan Bost Zaurien Funtzioa ospatuko da, eta Udalbatzak desfilea egingo du Udaletxetik

Ostegun honetan Bost Zaurien Funtzioa ospatuko da, eta Udalbatzak desfilea egingo du Udaletxetik

Udalbatza gala-jantziz joango da 17:00etan San Agustin elizara, XVII. mendeaz geroztik ospatzen den ekitaldi instituzionalean parte hartzeko

Udalbatza hiriaren izenenean bertaratuko da martxoaren 29an, ostegunarekin, Bost Zaurien Funtziora, zeina San Agustin elizan ospatuko baita, 17:00etan. Segizioa, Udalbatzako kideez gain, mazolariek, turuta-jotzaileek eta udaltzainek osatuko dute, denak gala-jantziz, eta Udaletxetik abiatuko da 16:50ean. Iruñeko Aste Santuko ekitaldi bakarra da non zinegotziak hiriaren izenean joaten diren, eta banderarik gabe. Aurten, iaz gertatu bezala, Iñaki Cabases zinegotziak alkatea ordezkatuko du ekitaldian.

Segizioaren ibilbidea honako hau izango da: Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Curia eta Calderería. Elizara gutxi gorabehera 17:00etan heltzea aurreikusita dago. Urteko une bakarra da zeinetan zinegotzien gala-jantziek dominak Kristoren bost zaurien irudia irudikatzen den aldetik daramatzaten (arantzazko koroa eta Gurutziltzatuaren esku eta oinetako zauriak). Irudi horixe da hiriko banderaren atzealdean agertzen dena.

1601eko maiatzaren 30ean, hiria mehatxatzen zuen izurrite bubonikoa amaitu izana eskertzeko, Erregimentuak udal-akordio bidez ezarri zuen ekitaldi instituzional hau, zeinaren bidez Botoa berritzen baita. Bost Zaurien Funtzioa ohitura zahar bat da, hiriak egindako hamar promes sekular delakoetan jasoa. Elizaren barruan, prozesioa egingo da, non andetan eramango den Bost Zaurien irudia, aurretik dolu-bandera beltza doala. Pausoa udalarena da, eta XVIII. mendearen bukaerakoa edo XIX.aren hasierakoa omen da. Bi aingeruk eusten diote Bost Zauriaren irudiari pausoan. Multzo artistikoa pinu-zuraz eta eskaiolaz eginda dago, polikromaturik dago eta ezarkinak ditu, urrezko eta zilarrezko xafletan eginak.

Katedraleko Musika Kaperak jarriko dio musika ekitaldiari, eta Miserere romano XVII. mendeko konposizio anonimoa eta Cristóbal Moralesi XVI. mendean egotzitako Inter vestibulum konposizioa entzungo dira.

Ekitaldia amaitu ondoren, Udalbatza Udaletxe plazara itzuliko da, ibilbide beretik. Desfilea eta gero, hala nahi duten zinegotziek, eta nor bere izenean, Katedralean eta San Zernin elizan egingo diren ekitaldietan parte hartu ahal izango dute.

Iruñean, 2018ko martxoaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI