Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak eta Alde Zaharreko merkatariek fatxada, balkoi eta leihoak apaintzeko I. Dekorazio Lehiaketa antolatu dute, eta apirilean egingo da

Udalak eta Alde Zaharreko merkatariek fatxada, balkoi eta leihoak apaintzeko I. Dekorazio Lehiaketa antolatu dute, eta apirilean egingo da

Alde Zaharreko biztanleei zabalik da, apirilaren 16a baino lehen eman behar da izena, apirilaren 19tik 29ra egongo dira apaingarriak jarrita, eta 1.000 euro banatuko dira saritan

Iruñeko Udalak eta Alde Zaharra elkarteak auzo horretako fatxada, balkoi eta leihoak apaintzeko I. Dekorazio Lehiaketa deitu dute, eta heldu den apirilean zehar gauzatuko da. Elkarteak eta Udalak elkarlanean bultzatu duten Udaberriko kanpainako jardueren barruan sartzen da ekimena. Lehiaketak 1.000 euro banatuko ditu saritan, eta Alde Zaharreko edozein biztanlek parte hartu dezake. Hala azaldu dute gaur, prentsaurrekoan, Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek eta Alde Zaharreko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako elkarteko kudeatzaile Carlos Albillok.

Lehiaketa honen bidez fatxada, balkoi eta leihoak berreskuratu nahi dira Alde Zaharreko elementu bizi gisa, eta horiek berreskuratzearen onura estetikoak eta ingurumenekoak sustatu nahi dira. Apaindutako elementu horietako bakoitzaren atzean herritar baten ekarpena dago: kale bat zein eraikin bat estetikoki hobetzeko, horien ingurumen-kalitatea hobetzeko eta, batez ere, hiri-inguruarekiko harremana hobetzeko, gainontzeko herritarrek gozatu ahalko duten ekarpen pertsonal eta artistiko baten bidez.

Iruñean, 2018ko martxoaren 27an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI