Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako Literatur Lehiaketa deitu du, narrazio laburrak edo olerkiak aurkez ditzaten

Iruñeko Udalak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako Literatur Lehiaketa deitu du, narrazio laburrak edo olerkiak aurkez ditzaten

Iaz 121 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta aurten apirilaren 30a da lanak aurkezteko mugaeguna

Iruñeko Udalak Gazteendako Literatur Lehiaketaren edizio berria deitu du, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburrak edo olerkiak aurkez ditzaten. Lehiaketaren hogeita zortzigarren edizioa da, eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako lanak aurkez daitezke. Lanak aurkezteko epea zabalik da, eta apirilaren 30ean amaituko da, 14:00etan.

Bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gazteek hartzen ahal dute parte. Bi kategoria ezarri dira, parte-hartzaileen adinaren arabera. Lehenengoan sartzen dira 14, 15 eta 16 urteko gazteak, hots, lanak aurkezteko mugaegunean 14 urte beteta eta 17 urte baino gutxiago dutenak. Bigarrenean, 17 eta 18 urteko gazteak, betiere 17 urte beteta eta 19 baino gutxiago badute apirilaren 30ean.

Adinaren araberako kategoria bakoitzean bi modalitate daude: poesia eta narrazio laburra. Poesia modalitateen, lanen luzerak 14 lerrotakoa izan beharko du gutxienez, eta 40koa, gehienez ere. Narrazio laburrek, bere aldetik, 2 orri izan beharko dituzte gutxienez, eta 5 gehienez ere, alde bakar batez idatziak eta lerro artean tarte bikoitza utzirik.

Lan bana aurkezten ahalko da modalitateko, hizkuntza bakoitzean. Idazlanek gai librea izanen dute, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Ezin izango da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu.

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI