Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Teatro Gorakada konpainiak euskarazko ipuin klasikoak berrasmatuko ditu, larunbatean, txotxongiloak baliatuta, Mendillorriko Civivoxean

Teatro Gorakada konpainiak euskarazko ipuin klasikoak berrasmatuko ditu, larunbatean, txotxongiloak baliatuta, Mendillorriko Civivoxean

Titirikontu 12:00etan eta 18:00etan taularatuko da, eta sarrerak 3 euroan eros daitezke Civivoxean eta www.pamplonaescultura.com webgunean

Teatro Gorakada konpainiaren eskutik taularatuko da, datorren larunbatean, Mendillorriko Civivoxean, Titirikontu kontari txotxongilo-ikuskizuna, non Bizkaiko konpainiak ipuin klasikoak berrasmatuko baititu, horiek formatu erraz, dibertigarri eta ausartean kontaturik 3 eta 7 urte arteko haurrei. Iruñeko Udaleko euskarazko haur-programazioaren aurreko beste saioetan bezala, bi emanaldi egongo dira, 12:00etan eta 18:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak 3 euroan eros daitezke ohiko bideen bitartez: aurrez aurre Civivoxean bertan, eta online, Udalaren www.pamplonaescultura.com eta www.pamplona.es webguneetan.

Titirikontu kontari Gorakada konpainiaren sorkuntza propioa da, eta ipuin hauek hartzen ditu abiapuntutzat: Zapataria eta iratxoak, Barbantxo eta Urretxindorra. Manipulazio teknika desberdinak (bunraku, itzalguneak, objektuak) eta musika-konposizio zaindua baliatuta, Gorakada konpainiak ikusle dituen haurrak eramango ditu urrutiko Txinara, non txori baten txioek enperadoreari erakutsiko baitiote bizitzearen gozamena. Horrez gain, pertsonaia ñimiño batek erraldoien mundu batean dituen abenturak kontatuko dizkigute, eta errealitatea eraldatzen duen "zapatuende" baten magia. Osagai horiek guztiek bihurtzen dute Titirikontu ikuskizuna arin eta informal, halakoa non ikusleak abenturaz, magiaz eta ilusioz beteriko mundu fantastiko batean bizitzea lortzen baitu Gorakada konpainiak.

Antzezlanaren jatorrizko ideia Alex Diaz eta Javi Tiradorena da, eta Ricardo Combiren gidoiarekin gauzatu da. Alex Diaz bera aritzen da zuzendari-lanetan, eta Reyes Moleres eta Leire Ucha aktoreek txotxongiloak biziarazten dituzte. Javi Tirado eta Santiago Ramos arduratzen dira, hurrenez hurren, eszenografiaz eta musikaz.

Iruñean, 2018ko martxoaren 22an.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI