Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Etxebizitzen irisgarritasuna, ekipamenduak, mugikortasunaren azterketa eta jarduera ekonomikoaren bultzada; horra Zabalguneko Plan Bereziaren berrikus

Etxebizitzen irisgarritasuna, ekipamenduak, mugikortasunaren azterketa eta jarduera ekonomikoaren bultzada; horra Zabalguneko Plan Bereziaren berrikus

Bi planetan banatzea aurreikusita dago: bata Lehen Zabalgunerako, babesa ardatz hartuta, eta bestea, Bigarrenerako, erabileraren antolamenduak ardatz hartuta

Iruñeko Udalak, egungo legeak betez, Zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezia (BBPB) bitan banatzea aurreikusi du, hartara bi dokumentu sortuta: batean, Lehen Zabalguneko hirigintza plangintza jasoko da, eta bestean, Bigarren Zabalgunekoa. Funtsean, lantzen ari den proposamenak jasotzen duena zera da: Lehen Zabalgunea Babes Plan batez hornitzea -Alde Zaharrekoaren antzekoa-, modu horretan betez Vianako Printzea Erakundearen errekerimendua, zeinaren arabera Iruñeko erdigune historikoarengan eragina duen Multzo Historiko-Artistikoaren mugen barruan kokatzen baita Lehen Zabalgunea. Bigarren Zabalguneari dagokionez, barne erregulazioa errealitate eta araudi berriei egokitzearen alde egiten da, batez ere etxebizitzen irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, ekipamenduak, hirugarren sektoreko jarduna, mugikortasuna eta garraioa aintzat hartuta.

Hala, arlo bakoitzak plan berezi propioa izatea proposatu da, eta horien idazketa bi laguntza tekniko ezberdinen kontratazioaren bidez artikulatuko da; hots,erregulazio esparru bakoitzerako, bana. Agiri bat zein bestea idazteaz arduratzen denak, betiere Hirigintza Gerentziaren gainbegiratuarekin, gainera, prozesu partizipatibo bat proposatu beharko du, idatzitako agirien gainean auzotarrek eta Zabalgune bakoitzari lotutako elkarte-, merkataritza- zein kultur-ehunak iritzia emateko eta hobekuntza proposamenak egiteko aukera izan dezaten bermatzeko.

Iruñean, 2018ko martxoaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI