Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pio XII.etik eta Basotxotik, bidegorririk ez badago ere, 4.485 joan-etorri egiten dira bizikletaz egunean, eta Iruñeko ardatz ziklista nagusietako bat

Pio XII.etik eta Basotxotik, bidegorririk ez badago ere, 4.485 joan-etorri egiten dira bizikletaz egunean, eta Iruñeko ardatz ziklista nagusietako bat

Oinezkoei dagokienez, eta Eguberrien aurretik bildutako datuen arabera, egunean batez beste 16.000 eta 20.000 lagun artean igarotzen dira bertatik oinez

Pio XII.aren etorbidetik eta haren luzapen Basotxo kaletik, 4.485 joan-etorri egin ziren bizikletaz egun bakarrean, hartara ibilbide hori bihurtuta Iruñeko bizikleta-ardatz nagusietako bat, horretarako berariazko azpiegiturarik ez badu ere. Hala ondorioztatzen da Iruñeko Udaleko Mugikortasuneko Alorrak dituen datuetatik. Lehenengo aldiz iazko maiatzaren 3an bildu ziren datuok, eta emaitza horiek berretsi egin ziren Eguberrien aurreko egunetan egindako zenbaketa berrian.

Etorbide horretan, Irunlarrea kaletik abiatuta eta Alde Zaharreraino -Basotxo kaletik igaro eta Taconera kalearekin bat egin arte- 4 zenbaketa-puntu paratu ziren, eta honako datu hauek eman zituzten: Basotxo kalean 1.491 ziklista zenbatu ziren; Antso Azkarraren etorbidearen elkargunean, 1.382 joan-etorri; Iturrama eta Errioxa kaleen bidegurutzean, 932; eta Irunlarrea kalearen elkargunean, 680.

Egun horretan bertan ziklista kopurua zenbatzeko beste 20 zenbaketa-puntu paratu ziren hirian barna, eta horietako bitan besterik ez ziren Basotxo kaleko kopuruak gainditu: Errekoleten plazaren eta Gipuzkoako etorbidearen elkargunean (1.731 bidaia), eta Karlos III.aren etorbidearen eta San Fermin kalearen artean (1.539). Pio XII.aren eta Antso Azkarraren etorbideen elkarguneko kopurua beste puntu bakar batean gainditu zen: Zamargileen zubian (1.463). Hots, ziklista kopuru handienak erregistratu zituzten 5 puntu horietatik 2 Pio XII.aren etorbidean sustatuko den ardatz jasangarri berrian zeuden, beste hirurak, aldiz, Alde Zaharraren inguruan eta Karlos III.aren oinezkoendako ardatzean.

Beste puntu hauetan ere ziklisten trafiko nabarmena antzeman zen: Zezen-plaza inguruan (1.246 ziklista); Media Luna parkean (1.182); Armada etorbidearen eta Chinchilla Jeneralaren kalearen artean (1.106); Ospitalegunean, Nafarroaeta Barañaingo etorbideen elkargunean; Cuatro Vientos errotondan, Gipuzkoako, Sanduzelai eta Marcelo Celayeta etorbideen elkargunean (1.077); eta Marcelo Celayeta etorbideak eta Errotazarko kaleak bat egiten duten puntua (1.007).

Iruñean, 2018ko martxoaren 20an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI