Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak ideia-lehiaketa bat abiatu du lan-istripuen biktimen omenez monolito bat sortzeko

Udalak ideia-lehiaketa bat abiatu du lan-istripuen biktimen omenez monolito bat sortzeko

Aurreikusitakoaren arabera, proiektu irabazlea ezagutzera emango da apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean

Apirilaren 3an, 14:00etan; orduan amaituko da epea lanak aurkezteko Iruñeko Udalak lan-istripuen biktimen omenez oroitarri bat gauzatzeko deitu duen ideia-lehiaketara. Herritarren Partaidetza eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Manuel Millerak eta Langile Oroitarria elkarteko ordezkari Aitana Marturetek gaur goizean aurkeztu dituzte, prentsaurrekoan, lehiaketaren oinarriak. Langile Oroitarria elkarteak proposatu zuen 2017ko maiatzaren 15eko Lehendakaritza Udal Batzordean onetsitako adierazpen instituzionala, non erabaki baitzen oroitarri bat jartzea langile-klasea eta bereziki lana dela medio zendu diren pertsonak aintzatetsi, duindu eta omentzeko; betiere gogoratzeko oraindik egiteke dagoen kontzientziazio-lan handia Iruña erreferente izan dadin arlo horretan. Halaber, oroitarri hori Marcelo Celayeta etorbideko biribilgunean kokatzea erabaki zen, Matesa enpresaren parean, Juslarrocha eta Barkazio Gurutzeko kaleen elkargunean. Aurreikusitakoaren arabera, proiektu irabazlea apirilaren 28an jakinaraziko da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik.

Lanak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da. Oroitarriaren diseinuan egokien jotzen diren teknikak eta materialak erabiltzen ahalko dira, betiere eragile atmosferikoekiko erresistenteak badira, iraunkorra izango dela bermatze aldera, oroitarria atari zabalean paratuko baita.

Lanek barne hartu beharko dituzte proiektuaren zirriborroa eta obraren azalpen-memoria, non zehaztu beharko baitira proiektuaren izenburua eta ideia, eta xehe-mehe azaldu lana osatuko duten elementu guzti-guztiak, zehaztapen teknikoak eta hautatutako materialak barne. Memoriak PDF formatuan aurkeztuko dira, euskarri digitalean, eta birsorkuntza birtualez laguntzen ahalko dira.

6.000 euroko saria herri-bozketa bidez aukeratuko den lanarentzat

Saria 6.000 eurokoa izango da, honela banatuta: 600 euro lan irabazlearen egilearentzat, eta 5.400 euro lana gauzatzeko, kopuru hori ezin izango delarik inolaz ere gainditu. Epaimahaiak 3 lan finalistak hautatuko ditu, eta ondoren herritarrek parte hartzeko epea zabalduko da Erabaki plataforman, proiektu irabazlea hautatu dezaten.

Lehiaketan egile nazionalek zein atzerritarrek parte hartu ahalko dute, gehienez ere bakoitzak lan bat aurkeztuta, jatorrizkoa, argitaragabea eta teknika librean egina. Banaka edo taldeka aurkezten ahalko dira, eta azken kasu horretan taldearen ordezkari bat izendatu beharko da. Lanen ezein eskubidek ez du hirugarrenen esku egon behar, eta Udalak ez du inolako ardurarik izango baldintza hori ez betetzeagatik sor daitezkeen auzietan. Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du irabazten duen proiektuan hiriaren armarria paratzeko ahalmena, edota jatorrizkoan agertzen den armarria aldatu edo ordezkatzekoa nahiz hori kokalekuz aldatzekoa, proiektuaren behin betiko konposizioan.

Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta lelo batekin. Lehiaketa-prozesuak irauten duen bitartean ezin izanen da, inoiz ere, jendaurrean jakitera eman proposamenaren egilea nor den. Proposamenak Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrera helarazi beharko dira (Udaletxe plaza, zk.g., 4. solairua, 31001 - Iruña). Argibide gehiago eskuratzeko, jo 948 420 266 telefonora edo helbide elektroniko honetara: participacionciudadana@pamplona.es.

Iruñeko Udaleko adituek osatutako epaimahaia

Tokiko Ekonomia Jasangarriko eta Ogasuneko Alorreko idazkari tekniko Maite Catalán izango da epaimahaiburu, eta epaimahaikideak, honako hauek: Javier Manzanos, Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria; Juan Ignacio Barberena, Lantegi Eskolen arduraduna; Amaia de Esteban, Prokoloko arduraduna; Cristina Lorente, Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko idazkari teknikoa; eta Langile Oroitarria elkarteko ordezkari bat.

Epaimahaiaren ustetan ez bada nahikoa kalitateko lanik aurkeztu, ezein lanek ez baditu nahikoa merituak edo ez badago behar den proportzionaltasun-printzipioa obra gauzatzeko prezioaren eta proposamenaren balio intelektualaren artean, saria eman gabe geratu ahal da. Ezingo da, inolaz ere, saria proposamen bat baino gehiagoren artean banatu. Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Iruñean, 2018ko martxoaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI