Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Fermín Alvira pintore iruindarrak egunerokotasunari buruzko gogoeta egiten du, paisaia eta erretratuen bidez, Jarioa erakusketan

Fermín Alvira pintore iruindarrak egunerokotasunari buruzko gogoeta egiten du, paisaia eta erretratuen bidez, Jarioa erakusketan

Pintoreak Ziudadelan egiten duen bakarkako hirugarren erakusketa da, eta martxoaren 18ra bitarte egongo da ikusgai

Paisaia eta erretratuek osatzen dute Fermín Alvira pintore iruindarrak Mistoen eraikineko beheko solairuan aurkezten duen Jarioa erakusketa. Bertan, egunerokotasunari buruzko gogoeta egiten du, hizkuntza artistikoaren kontrasteak baliatuta. Ziudadelako erakusketa-guneetan egiten duen bakarkako hirugarren erakusketa da hau, 2004. eta 2009. urteetan egindakoen ostean. Martxoaren 18ra bitarte bisitatu ahalko da.

Kultura eta Hezkuntzako zuzendari Maitena Muruzabalek eta Fermin Alvira pintoreak aurkeztu dute erakusketa, zeina egileak berak jarioaren kontzeptuaren barruan kokatzen baitu; izan ere, haren ikerketa eta lanen gakoa izan da azken bi urteetan, eta hain zuzen, aldi horretan sortuak dira, gutxi gorabehera, erakusgai dauden obrak. Jarioaren kontzeptuaren bitartez aurkitu du, mugitu, lasterka aritu eta moldatzen diren elementuek nola, aspaldi disolbatzaileak erabiltzeari utzi zion pintura bat, eta hartara, uretan disolbatutako olio, akriliko, tinta eta akuarelarekin egindako obrak sortu. Teknika horiek aukera ematen diote langarreztagailuarekin zein ur kopuru handiekin lan egiteko, eta bizitzaren kontrolik ezari buruzko alegoriak bilatzera daramate Alvira, zori erlatiboa eta materialaren portaera aztertuta.

Alvirak azkenaldian egin duen lana hizkuntza plastikoarekin berarekin lotutako ezaugarriez mukuru dago, barne-tentsioekin eta bizitzarekin konektatzen duten kontrasteez mukuru: jarioa-dentsitatea, hutsa-betea, arina-astuna, zoria-kontrola, ordena-kaosa, argia-iluna, kolorea-kolorerik eza. Keinua, orbana eta zoria haren lan-prozesuaren osagai dira, marrazketa eta konposizioa funtsezko ardatz gisa hartuta, eta kolorea emozioak islatzeko tresna bihurtuta. Egileak gogoeta egiten du egunerokotik datozen ideien inguruan, eta gainditu egiten du horien berezko esangura, harik eta unibertsal bihurtzen dituen arte. Gertukoa dimentsio espiritualaz janzten da; maitasunari buruzko irudi metaforikoak, alderdi soziologikoak, eta kontzeptu psikologiko zein erromantikoak.

Erakusketa bi serietan banatuta dago, non paisaiak eta erretratuak erakusten baitira. Paisaian betiereko balioak topatzen ditu Alvirak. Bertan, bat egiten dute gizatiarrak eta jainkotiarrak. Paisaiaren generoak naturaren soiltasuna eta handitasuna atzematen ditu, pintatutako zubietan, izadian, itsasoan edo zuhaitzetan islatzen den bezala. Gizakiaren figurari dagokionez, bertan bizi dira gizakiaren indarra bera, haren pasioak eta balioak. Erretratua psikologikoa da modeloa horretarako prest agertzen delako, baina, batez ere, pintorearen psikea harengan agertzen delako, inoiz ez bezala agertu ere. Hortik abiatuta erakusten dira gizonak, emakumeak, haurrak, keinuak, begiradak eta jarrerak islatzen dituzten obrak, ikusleentzat erakargarri direnak haien indarra eta errealismoa dela bide.

Fermín Alvirari buruz

Fermín Alvira Palacios (Iruña, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta master bat egin du Arte eta Sormen Terapietan (Arteterapia) Madrilgo Ikasketa Psikologikoen Goi-mailako Institutuan (ISEP). Iruñeko Ziudadelan ez ezik, Alvirak Madril, Bilbo, Malaga eta Parisko aretoetan ere erakutsi ditu bere lanak, bai eta Nafarroako beste toki batzuetan ere, hala nola Gustavo de Maeztu museoan, NUPen, Nafarroako Unibertsitatean, Zangozako Vallesantoro jauregian eta Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu: Aldaz ikastetxe nagusiko (Iruña) ohorezko beka, San Adriango Hotel Villa sariaren 1. saria eta Florentziako (Italia) Festa della Primavera lehiaketaren 25. edizioaren sari berezia, besteak beste. Haren obrak zenbait bildumatako parte dira: Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma, Colmenar Viejoko (Madril) Udaleko Arte Garaikidearen Bilduma, Santander Central Hispano Bilduma, Forum Filatelikoa, Orbegozo Fundazioa (Bilbo) eta Lizarrako Gustavo de Maeztu museoa.

Iruñean, 2018ko otsailaren 9an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI