Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gorrek eta entzumen urrikoek bideo-interprete zerbitzua erabil dezakete Udaltzaingoaren egoitzetan, bertan egin beharreko gestioekin laguntzeko

Gorrek eta entzumen urrikoek bideo-interprete zerbitzua erabil dezakete Udaltzaingoaren egoitzetan, bertan egin beharreko gestioekin laguntzeko

Iruñeko Udalak, ASORNArekin elkarlanean, Svisual plataforma ezarri du, zeinak konfidentzialtasun gorena bermatzen baitu

Iruñeko Udaltzaingoko instalazioetan jada Svisual bideo-interpretazio plataforma ezarri da. Nafarroako Gorren Elkarte ASORNAk egin du ekarpena, eta Udaltzaingoaren instalazioetara gestioak egitera, salaketak jartzera, etab. doazen entzumen urriko pertsonak entzun dezaketenekin komunikatzea ahalbidetuko du, zeinu-hizkuntzaren bidez. Herritarrendako Laguntza Bulegoan dago momentuz sistema hori. Hirugarren pertsona bat sartzen du elkarrizketan webkamaren bidez, beste toki batean dagoen eta ASORNAk aukeratu duen zeinu-hizkuntzako bideo-interprete bat, zeinak denbora errealean lan egiten baitu erabiltzailearen eta poliziaren arteko komunikazioa ahalbidetzeko.

Zerbitzua eguneko 24 ordutan dago funtzionamenduan, asteko egun guztietan, urteko 365 egunetan zehar. Herritar guztiendako irisgarritasunik handiena lortzeko Udalaren ahaleginen barruan sartzen da; informazioa zein komunikazioa eta bizitzako beste alor batzuk irisgarri egiteko jarduketetan. Aisialdiari dagokionez, adibidez, Civivox sareko kultur programazioaren barruan, egokitutako hitzaldiak eta proiekzioak egon ohi dira. Izan ere, araudiaren arabera, administrazioen jarduketak herritar guztiekin harreman zuzenean gauzatu behar dira, aukera-berdintasunari bide emate aldera.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itziar Gómezek eta ASORMAko presidente Luis Larrea Salinasek gaur goizean sinatu dute zerbitzu horri bide emateko hitzarmena. Hitzartutakoak ez dio inolako gasturik suposatuko Iruñeko Udalari. Hartu duen konpromisoa da zerbitzu hori posible egiteko Udaltzaingoan beharrezkoak diren langileak eta baliabide teknikoak jartzea, zerbitzua abiatze aldera. Berez, Udaleko zenbait ekipamenduetan zerbitzuaren funtzionamendurako aplikazioa eta webkamak instalatu dira jada. Gainera, udaltzainek prestakuntza-ikastaroak egingo dituzte arian-arian. ASORNAk, bideo-interpretazio plataforma eta itzulpenetarako behar diren langileak jartzeaz gain, Udaltzaingoaren zerbitzu berria hedatuko du entzumen urriko pertsonen artean.

Sistema osoak konfidentzialtasun gorena bermatzen du, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa hori garatzen duten arauak betez, interpreteek duten kode etiko propioaz gain.

Estatistiken arabera, Nafarroan jaio zirenetik gor diren 600 pertsona daudela estimatzen da, 1.000 jaioberrietatik 1. Baina kopuru horri bizitzan zehar hainbat gortasun-maila garatzen dituzten pertsonak gehitzen badizkiogu, kopuruak gora egiten du nabarmen: 65 urtetik gorako 6.000 nafar, eta 6 eta 64 urte arteko 7.000. ASORNA Nafarroako elkarte bat da. Elkarteko kide direnendako eta entzumen-arazoak dituzten beste lagun batzuendako baliabideak kudeatzeaz gain pertsona gorren bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du, irisgarritasun arazoei buruz sentsibilizatu nahi ditu herritarrak, eta gizarteratzearen alde dihardu.

Iruñean, 2018ko otsailaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI