Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak kulturako diru-laguntzak % 16,6 igo ditu bi urtetan, Iruñean kultur jarduera eta sormen artistikoa areagotze aldera

Udalak kulturako diru-laguntzak % 16,6 igo ditu bi urtetan, Iruñean kultur jarduera eta sormen artistikoa areagotze aldera

Gainera, 5 programa propio berri abiatu dira kaleko jardueren eskaintza handitzeko eta artea zein kultura herritar guztiei helarazteko

Iruñeko Udalak kulturako diru-laguntzak % 16,6 igo ditu azken bi urteetan, hiriko kultur jarduera eta sormen artistikoa areagotze aldera. Hori horrela, arte eta kultur proiektuetarako diru-laguntzen deialdiak, 377.000 euroko diru-zuzkidurarekin 2015ean, 439.500 euroko aurrekontua izan du 2017an, eta gainera hiru diru-laguntza ildotan banatu da, hartara ezaugarri eta aurrekontu guztietako proiektuetara heltze aldera.

Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek gaur goizean aurkeztuko dituzte, prentsaurrekoan, Kultura Alorreko jarduketa-ildo berriak, bereziki hirian sustatzen diren kultur ekimenak erraztera bideratuta, eta Udaleko programa propioekin osatuko direnak. Halaber, kudeaketan txertatutako hobekuntzak azaldu dituzte, entitate eskatzaileekiko komunikaziotik hasi eta ordaintzeko epeetaraino.

Adierazi dutenez, diru-laguntza deialdiak dira aipatu helburuak betetzeko Udalak dituen elkarlanerako biderik garrantzitsuenetarikoak. 2016an eta 2017an diru-laguntzak berrikusi dira, xede hartuta herritarren ekimenei bide ematea eta beste berri batzuk agertzea motibatu zein animatzea. Berrikuspen horren ondorioz diru-laguntzen zenbatekoa handitu eta beste gai batzuk ere aldatu dira.

Hala, arte eta kultur proiektuetarako diru-laguntzen deialdia 2015eko 377.000 eurotatik 400.000 eurora igo zen 2016an. 2017an beste aurrerapauso bat eman zen berrikuspen horretan, eta hainbat deialdi sortu ziren. Horien guztien zenbatekoak 439.500 euro jo du. Hori horrela, ohiko diru-laguntzen deialdia bitan banatu zen: bata irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendua, urtean 70.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektu artistikoak egin ditzaten; eta bestea, kultura eta artea hedatzeko jardueretarako.

Hortaz, urteko proiektuek 266.500 diru-laguntza ildo bat izan zuten (241.500 euro, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat; eta 25.000, Nafarroako Gobernuaren menpeko entitateentzat). Eta kultura eta artea hedatzeko beste jarduera batzuk -jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, arte eszenikoetako topaketak zein lehiaketak, musika-ziklo nahiz -topaketak, lantegiak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, liburu bat zein irakurketa sustatzeko jarduerak, etab.- bere toki propioa izan zuten, 152.000 euroz hornitutako berariazko deialdi batekin. Horietatik 116.000 irabazi asmorik gabeko elkarteentzat izan ziren; eta 36.000, kultur enpresentzat.

Modu horretan erabilgarri zegoen zenbatekoaren banaketa arrazionalizatu da, eta aurrekontu urriagoko proiektuak bultzatu dira, non Udalaren laguntza ezinbestekoa baita jarduerak egiteko, proiektu artistikoen deialdikoa bezain altua ez bada ere. Hala, deialdi horri esker, 2017an honako jarduera hauek egin ahal izan dira: Festival Beltza Weekend (Gautxoriak Soul Club elkartea); Nafarroako Errondaila Topaketa; globalizazioari, lurraldeari eta kulturari buruko jardunaldiak, Nabarralde Fundazioak sustatuta; Karrikiri elkarteko antzerki-taldea; hitzaldiak, kontzertuak eta beste jarduera batzuk; Santas Pascuas jaialdia (Los Bolígrafos SL); eta Eguberrietako Antzerki Jaialdia, Yarleku konpainiaren eskutik. 2016an, beste hauek izan ziren ekimen berriak: Auzolan Kulturgunea Foroa (Ruido de Fondo kultur elkartea), Bideo-dantzaren Zinetika Nazioarteko Jaialdia (El trastero creativo), eta Anaitasuna Kultur, Kirol eta Aisialdi Elkarteak antolatutako mendi-zinemari buruzko emanaldiak.

Iruñean, 2018ko otsailaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI