Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udala, Iruñearen molde femeninoa hobeki agertzen duten argazkien bila

Udala, Iruñearen molde femeninoa hobeki agertzen duten argazkien bila

Iruña, molde femeninoan argazki-erakusketaren edizio berria deitu da, eta martxoaren 1era bitarte parte hartu daiteke

Udala Iruñearen molde femeninoa hobeki agertzen duten argazkien xerka dabil aurten berriz ere. Civivox sareak Iruña, molde femeninoan argazki lehiaketaren edizio berria deitu du. Lehiaketak saritu egiten ditu emakumeen jarduna hainbat esparrutan islatzen dituzten argazkiak: historia, artea, arkitektura, kultura, ohitura eta usadioak, modernitatea zein abangoardia, hezkuntza zein prestakuntza, lana eta gizarte zein familiako eguneroko bizitza. Parte hartzeko epea martxoaren 1eko 21:00etan amaituko da, eta lehiakide bakoitzak argitaratu gabeko hiru argazki aurkezten ahalko ditu gehienez ere.

Teknika librea da, eta emakumeen presentzia islatzen dituzten argazkiak bereziki baloratuko dira baldin eta esparru ez tradizionaletakoak badira edo berdintasuna eta emakumeen dibertsitatea defendatu dituen borroka feminista urtetan ikusezin bihurtu izan den esparruetakoak badira.

Argazkiak 30 x 40 cm-ko argazki-paperean aurkeztu beharko dira, eta argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa. Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Halaber, 2018ko edizio honetan, derrigorrean aurkeztu behar da CD edo USB euskarrian aurkeztutako argazkien positiboa egiteko erabili den jpeg fitxategia (euskarri horiek argazkiekin batera itzuliko dira behin lehiaketa amaitu eta gero). Epaimahai teknikoaren lana errazteko, argazkiak aurkezten duen pertsonak bere gain hartzen du argazkietan agertzen diren pertsonen baimena.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari Doktorearen plaza, zk.g.) bai bertara joanez bai posta bidez. Argazkiak jasotzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Irudiak zentroan bertan identifikatuko dira, horiek noiz jaso eta orduan (ez da ezer idatzi behar haietan, ezta oharrik itsatsi ere, argazki-papera ez hondatzeko. Gutun-azal itxi batean datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data; eta, horiez gain, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra. Argazkiak lehiaketatik at utziko dira, baldin eta atzeko aldean izen-abizenak idatzirik eramaten badituzte.

Epaimahaikideak argazkigintzako profesionalak, Udaleko teknikariak eta Emakumearen Udal Kontseiluko emakume-elkarteen ordezkari bat izanen dira.

Lehiaketak hainbat sari banatuko ditu: lehenengo sariari, 800 euroko diru-saria emango zaio, bigarrenari, 500 eurokoa, hirugarrenari, 400 eurokoa, eta epaimahaiak zehatu beharreko beste sari bat egongo da, 400 eurokoa. Horrez gain, epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu, gehienez ere. Saritutako argazkiak, negatiboak edota fitxategi digitala eta horiek erabiltzeko eskubideak Iruñeko Udalaren jabetzakoak bilakatuko dira.

Martxoan Civivoxean banatuko dira sariak, eta lehiaketara aurkeztutako argazki sorta bat ikusgai paratuko da. Irudiak apirilaren 26tik aitzina itzuliko dira.

Iruñean, 2018ko otsailaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI