Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ansa Ahizpak eta Ama taldeak euskarazko ahozko tradizioa ekarriko du Kondestableko areto gotikora, ARTAnTXURIKETAN ikuskizunaren bitartez

Ansa Ahizpak eta Ama taldeak euskarazko ahozko tradizioa ekarriko du Kondestableko areto gotikora, ARTAnTXURIKETAN ikuskizunaren bitartez

María Jesús Zugarramurdik eta haren hiru alabek landa-eremuan transmititutako euskarazko kanta eta kontakizunez osatutako saioa eskainiko dute

Kondestableko areto gotikoan ARTAnTXURIKETAN ikuskizuna izango da ikusgai, asteazkenean, Ansa Ahizpak & Ama taldearen eskutik, María Jesús Zugarramurdik (Maixux) eta haren hiru alabek -Arantxak, Ainhoak eta Maiderrek- osatzen duten taldea. Euskarazko ahozko tradizioari buruzko saioa eskainiko digute, haien familia-esparruan zein lotura duten udalerri nafar eta gipuzkoarretan bildutako kontakizun eta kanten bitartez. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarrekin antolatzen duten euskarazko kultur programazioaren barneko ikuskizuna da, 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea da.

Euskararen ahozko transmisioa mendeetan zehar eman da, hala baserrietako familia-giro intimoetan nola herrietako bizimoduan eta landako lan-esparruan. Ikuskizun honetan, hain zuzen, baserriko arratsalde arrunt bateko giroa ekarri nahi da gogora, halakoa non familiak eta bizilagunek hizketa goxoan aritzen diren, sukaldean edo egongelan bilduta, artoa zuritzen duten bitartean. Kasu honetan, Leitza, Arano Goizueta eta Oiartzun aldeko kontakizun eta kantak izango dira protagonista.

Ikuskizunaren izenari dagokionez, artoa zuritzeko lanaren harira "ARTATXURIKETAN" izan beharko zuena ARTAnTXURIKETAN bilakatu da hitz-joko baten bitartez; izan ere, Goizuetako Artantxu baserria da amaren haurtzaroko bizilekua.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI