Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak Txantrean hiri-baratze ekologiko eta komunitario bat sortzea sustatuko du, esleipena deialdi publiko bidez egingo duelarik

Iruñeko Udalak Txantrean hiri-baratze ekologiko eta komunitario bat sortzea sustatuko du, esleipena deialdi publiko bidez egingo duelarik

Tokiko Gobernu Batzarrak deialdi publikoa onetsi du, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek parte hartzen ahalko dute

Iruñeko Udalak Txantrean hiri-baratze ekologiko eta komunitario bat sortzeko espedientea abiatu du; baratzea Aita Adoain kalea eta ibaiaren ondoko pasealekuaren artean kokatuko da, Sabicas gitarra-jotzailearen plazatik gertu. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur, asteartearekin, onetsi du deialdi publikoaren testua Alemanesen dagoen 6. industrialdeko 2.604,24 m2-ko 2101 lurzatiaren erabilera esleitzeko. Horrela, aintzat hartu da Txantrea auzoko kolektiboen eskaera, Krispilak hiri baratzea proiektuaren bidez aurkeztu zutena.

Lizitazio-aldia 18 egun naturalekoa izango da, deialdia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta hortik aitzina. Esleipendunak gunea kudeatzeko gai den irabazi-asmorik gabeko elkarte bat izan beharko du, eta elkartearen xedea espazioarendako aurreikusitako erabilerari lotu beharko zaio. Prekarioan erabiltzeko lizentzia emango da, ezingo da lizentzia hori transmititu, eta bakarrik barazkiak, loreak, usain-belarrak eta frutak hazteko baimena emango du.

Lurzati hori doan laga zion Iruñeko Udalak Nafarroako Gobernuari 2008an, buru-nahasmendu larriak dituzten pertsonendako egoitza-bizileku bat eraikitzeko. Obra, baina, ez zen gauzatu, eta iaz Udalak lurzatia hiri-baratze gisa lagatzeko xedatzea eskatu zuen. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aldi baterako okupazioa baimendu zion Udalari, 4 urtez. Urtez urte luza daiteke, gehienez ere 10 urtez. Hori horrela, lizitazioan lurzatia erabiltzeko gehieneko epe gisa 2021eko uztailaren 19a adierazten da, eta epe hori 2027ko uztailaren 19ra luzatzen ahalko da.

Zozketa, baldintzak betetzen dituen eskaera bat baino gehiago badago

Baldintzak betetzen dituen eta erabilera-kudeaketari buruzko proposamen onargarria aurkezten duen eskaera bat baino gehiago badago, zozketa egingo da. Lizitazioan parte hartzen duten entitateek berezko nortasun juridikoa eduki beharko dute, irabazi-asmorik gabeak izan beharko dute, ezingo ditu kontratuak egiteko ezein debekuk ukitu, eta ezingo dute Udalarekiko zorrik eduki.

Lagapenaren entitate onuradunak bakarrik baratzegintzarako erabili beharko du espazioa, gizarte- eta komunitate-erabilerarako, eta ezin izango du espazioa laga ez eta bertan egiten diren jardueren ondoriozko ondasun edota zerbitzuekin salerosketan aritu edo kontratuak egin. Erabilera ordutegia 08:00etatik 20:00etara izango da azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte; eta 07:00etatik 21:00etara, urteko gainerako egunetan. Baratzera sartu ahalko dira baratzea bisitatu nahi duen pertsona orok, bai eta programatutako hezkuntza zein kultur jardueretan parte hartu nahi dutenek ere. Betekizunei dagokienez, honako hauek izango ditu: espazioaren eta Udalak emandako elementuen garbiketa- zein mantentze-lanak egitea, bizilagunei eragozpenik ez sortzea, soinu-instalaziorik ez paratzea eta bertan lan egiten duten pertsonen eta materialaren segurtasuna bermatzea. Ezin izango du obrarik egin Udalak aurretiaz emandako baimenik gabe, eta espresuki debekatuta dago espazioa alokatzea, lagatzea eta baimenetik kanpo dauden hirugarrenek okupatzea. Elkarte esleipendunak urteko memoria bat aurkeztu beharko du, bertan azalduta zer landatu den, zer jarduera eta bisita egin diren eta kudeaketaren emaitza nolakoa izan den. Zentzu berean, laboreen urteko plangintza eta egindako zeregin nagusien erregistro bat (ereitea, landatzea, ongarritzea, inaustea...) aurkeztu beharko du, bai eta uzten eta izurriteen kontrolarena ere.

Elkarte onuradunak bere gain hartuko ditu ureztatzeko uraren gastuak, baldin eta labore-saileko eta urteko 0,978 m3/m2 baino gehiago jotzen badute; kontratatutako langileen gastuak -halakorik balego-, eta erantzukizun zibileko aseguruaren poliza. Udala ez da erantzule izango ebasketa edo ekintza bandalikoengatik ez eta fenomeno meteorologikoek eragindako galerengatik. Halaber, ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek izan ditzaketen kalteen gainean edo erabiltzaileek hirugarrenei eragin ahal diezazkietenen gainean.

Norberak kontsumitzeko produktu ekologikoak, ez saltzeko

Hauek dira entitate esleipendunak bete beharko dituen zenbait praktika on: nekazaritza ekologikoa landu beharko dute; debekatuta dago sintesi kimikoaren bitartez lortutako herbizidak, ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzea; ureztatzeko uraren erabilera arrazionala egingo dute; hondakin begetalak tokian bertan konpostatu beharko dituzte, eta gainerako hondakinak Iruñerriko Mankomunitatearen edukiontzietara -dagokienera- botako dituzte. Debeku da hazi eta landare transgenikoak erabiltzea, landare exotiko inbaditzaileak haztea, eta baratzean lortutako produktuak saltzea, horiek norberaren kontsumorako edo entitatearen gizarte-xedearentzat bideratu beharko dira-eta. Debeku da, baita ere, abere basaturik, lagun egiteko animaliarik edo maskotarik edukitzea, elikatzea eta haztea. Entitatearen erantzukizuna da baratzera sartzen diren pertsonak behar bezalako portaerak edukitzea eta gune horretan inor ez bizitzea edo gaua pasatzea.

Egitura autosostengarriak soilik baimenduko dira, zimendu gabeak eta erraz desmuntatzen direnak. Baratzearen zaintza estetikoak garrantzia izango du. Altzari hauek bakarrik paratzen ahalko dira: hazitegiak, konposta egiteko kutxak, nekazaritza-lanabesetarako etxetxoa, mahaiak eta eserlekuak.

Hiri Ekologiako Zerbitzuak hesia jarriko du eta elektrizitatearen kudeaketa bere gain hartuko du baratze-alorrak edo beste elementuak eraikitzen diren bitartean, gerora baratzearen kudeaketak ez baitu elektrizitate-beharrik izango. Zerbitzua arduratuko da, baita ere, tresna eta erremintez: eskorgak, palak, aitzurrak, eskuareak, egurra, torlojuak, lurra, etab.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI