Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ingurumen Hezkuntzako Museoak haren instalazioak jarriko ditu kolektibo, ikastetxe eta gizarte- zein ingurumen-ekimenen eskura Museoa zeureganatu! pro

Ingurumen Hezkuntzako Museoak haren instalazioak jarriko ditu kolektibo, ikastetxe eta gizarte- zein ingurumen-ekimenen eskura Museoa zeureganatu! pro

Proposamenak aurrez egin beharko dira, posta elektroniko bidez, eta museoak berez dituen jarduerekin bateragarriak izan beharko dute

Museoa zeureganatu!, hori da Udalak abiatu duen programaren izena elkarte, ikastetxe eta kolektiboek Ingurumen Hezkuntzako Museoan egin ditzaten gizarte- zein ingurumen-arloarekin lotutako proiektu eta jarduerak. Iaz ere ekimen honen zenbait adibide izan ziren, eta museoaren kudeaketa Udalaren eskuetara itzuli ostean abiatu diren jarduketetako bat da.

Ingurumen Hezkuntzako Museoak 70 lagunendako lekua duen hitzaldi-areto bat dauka, erakusketa-areto berri bat, lantegiak egiteko ikasgelak, eta 20 eta 40 lagun bitarte hartzeko adina toki duten ikasgelak, proiektagailu eta mugikorrendako pantailaz hornituak. Lankidetza-proposamenak aurrez azaldu behar dira, museoeducacionambiental@pamplona.es helbide elektronikora idatzita. Nolanahi ere, proposamenek bateragarriak izan behar dute museoak berez egiten dituen jarduerekin. Azken urtean, museoak hitzaldi-aretoa berritu du, aldi baterako erakusketetarako areto bat prestatu du, eta jarduera-eskaintza zabaldu eta dibertsifikatu du.

Lan-ildo horretan, 2017an zenbait lankidetza-jarduera egin ziren elkarteen proiektuekin. Ekainean La Compasión-Eskolapioak ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek erakusketa-aretoa bete zuten antzinako bizikleta eta karbono-zuntzeko koadroz, bizikleta eta haren historiari buruzko interpretazio-erakusketa batean. Azaroan, Ekologistak Martxan taldeak antolatutako Ekoeskola programaren zenbait jarduera egin ziren Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Besteak beste, Hazkundearen mugak erakusketa egon zen ikusgai, eta bi hitzaldi egin ziren, mundu jasangarriago baterako trantsizioari eta tokiko erresilientziari buruz, guztira 100 lagun baino gehiago bildu zirelarik. Hilabete berean, pobrezia energetikoari buruzko jardunaldi bat egin zen, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Kisarrek antolatuta, non unibertsitateko adituek, teknikariek, GKEetako langileek eta elkarteek parte hartu baitzuten.

Iruñean, 2018ko otsailaren 1ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI