Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ia 100 partaide izango dira asteburuan Gaztediaren Etxean egingo den Iruña Open 2018 txapelketan, Iruñean Rubiken kuboaren inguruan egiten den nazioar

Ia 100 partaide izango dira asteburuan Gaztediaren Etxean egingo den Iruña Open 2018 txapelketan, Iruñean Rubiken kuboaren inguruan egiten den nazioar

Ostiral arratsaldean, txapelketaren aurretik, kuboen erakusketa, horiek ebazteko lantegia, eta errekordunen hainbat erakustaldi egongo dira

Rubiken kuboaren munduak eta haren aldaera ugariek berriz ere hitzordu bat dute Iruñean asteburu honetan, berotze-jardunaldi batekin, ostiralean, afizionatu eta kuxkuxeroentzat. Otsailaren 2tik 4ra Iruña Open 2018 egingo da Gaztediaren Etxean, nazioarteko hitzordu bat non elkarlanean aritu batira Iruñeko Udala, Kuboaren Munduko Elkartea (WCA) eta Rubik Kuboaren Espainiako Elkartea (AECR). Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek eta NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko ikasle, errekordun eta txapelketako antolatzaile Julen Simonek gaur goizean aurkeztu dituzte otsailaren 3an eta 4an egitekoa den txapelketaren ildo nagusiak, bai eta aurrez, otsailaren 2an egingo den saioa ere: munduko buru-hausgarririk salduena gertutik ezagutu nahi duen orori zuzendutako arratsaldea.

Ostiralerako, 18:00etatik aurrera, Iruñeko Udalak hainbat jarduera aurreikusi ditu hiru dimentsiotako aparatu mekaniko honekin lotuta, zeina diseinu artistikoaren eta matematiken artean kokatzen baita: Hainbat kontinente eta hamarkadatan garatu diren puzzlearen modalitate ezberdinen erakusketa bat; munduko jokalaririk onenen saioen bideo-proiekzioa, eta Rubikean trebatzen hasteko zazpi urratsetako lantegi bat, Alexander Olletaren eta Alberto Pérez de Radaren eskutik.

Kuboaren bi artista horiek, Julio Perugorria eta Julen Simónekin batera erakustaldi bat egingo dute ostiralean, Gaztediaren Etxean. Simónek, 2x2 kuboaren munduko onenak, aurkezpenean azpimarratu du txapelketan 13 modalitate izango direla, eta izena eman dutenei gogorarazi die jokalari bakoitzak zein modalitatetan lehiatu eta puzzle horiek ekarri beharko dituela, kontuan izanda edozein marka eta modelo onartuko dela, baldin eta Araudian espresuki debekatuta ez badago. Gaur goizean, eskainitako 100 lekuetatik 4 besterik ez ziren libre geratzen, baten bat azken orduan animatzen bada. Aurreko edizioan, 2017ko apirilean, 65 lagunek parte hartu zuten. Herritarrek txapelketako txanda guztiak ikusteko parada izango dute, Gaztediaren Etxean, larunbateko 09:00etatik igandeko 13:00ak arte.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 31n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI