Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Descalzoseko 47-53ko lokalean egongo dira, martxotik aurrera, Iruñeko Udalaren Etxebizitza Bulegoa, PCH eta Comiruña

Descalzoseko 47-53ko lokalean egongo dira, martxotik aurrera, Iruñeko Udalaren Etxebizitza Bulegoa, PCH eta Comiruña

Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek berritutako gune hori bisitatu dute, non Erdi Aroko ganga kontserbatu baita

Iruñeko Udalaren Etxebizitza Bulegoa, eta Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen sozietatearen zein Comiruña udal-enpresaren egoitzak Descalzos kaleko 47-53ko lokaleko beheko solairuan egongo dira, martxotik aurrera. Iruñeko Udalak, PCH enpresa instrumentalaren bidez, erabat berritu duen gune bat da. PCHk aurreko eraikinak ordeztu eta beheko solairuko lokal honetan obrak egin zituen, 341.425,70 euroan (esleitze-prezioa). Obrak joan den abenduaren 21ean amaitu ziren, eta une honetan bulegoa altzariz hornitzeko prozedura tramitatzen ari dira, lizitazio-aurrekontua 52.820 eurokoa delarik.

Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek 298,52 metro koadroko azalera erabilgarria betetzen duten lokalak bisitatu dituzte gaur goizean. Lokala egokitzeko lanak -Construcciones Ardanaz enpresak eginak- erronka bat izan ziren arkitektoentzat, aurreko eraikuntzan XIII-XIV. mendeetako ganga bat baitzegoen, eta bulego berrietan txertatu behar izan baitzuten. Eraikina eraikitzeko indusketa-lanak egitean topatu zen ganga, eta orain bilera-aretoaren eta multimedia-emanaldietarako aretoaren parte da.

Eraberritze proiektuak -Michel Arauzok, Enrique Kahlek y Santi Virtok egina- berrikuntza-lan hauen elementu bereizgarri gisa markatzen ditu argiztapena eta altzari integratuak. Hori horrela, argiztapena LED elementuen bidez egin da, zeinek azalera osoa betetzen duen sabai-leiho bat zeharkatuta eguzkiaren argiaren efektua ematen baitiote, lan egiteko esparruari argi homogeneoa emanez. Altzariei dagokienez, perimetro osoa elkarren ondoan paratutako apalategiez inguratuta dago, zeinak integratuta baitaude zorutik igotzen den moketazko tapizatuari esker. Barruko egitura banatzaileak zurezko bilbadura arin batekin egin dira.

Jarduera hasterakoan aurreikusitako okupazio maila 10-12 lagunekoa da, lokal horietan 25 lantokitarako lekua egon badago ere. Lokal horietara eramango da Etxebizitza Bulegoa, baita PCH eta Comiruñaren egoitzak ere, egun kale Nagusiko 59an daudenak.

Lekualdatze horien ondorioz erdiguneko espazio hori libre geratuko da coliving eta coworking proiektu berri bat bultzatzeko, zeinak enplegurako eta tokiko ekonomiarako ideia interesgarriak dituzten gazte ekintzaileei elkarrekin bizi eta lan egitea ahalbidetuko liekeen. Udalaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) proiektu horretan bat egiten dute ardatz hauek: etxebizitza eskuratzeko aukera, talde-ekintzailetzarako gunea eta gizarte intereseko proiektuen sorrera. Esperientzia pilotu horrekin pertsonek etxebizitza bat eskuratu ahal izango dute, enpresa- zein gizarte-proiektu bat abiatzeari lotuta, hartara eraikina bihurtuta gizarte-, teknologia-, ingurumen-, kultura-, eta hiri-berrikuntzarako gune.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 31n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI