Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat sustatuko du Iruñean herritarren parte-hartzea erraztuko duen erregelamendu berria egiteko

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat sustatuko du Iruñean herritarren parte-hartzea erraztuko duen erregelamendu berria egiteko

Erregelamendua udazkenean argitaratu arte, hiru epealdi izango dituzte herritarrek eta kolektiboek testuaren gaineko ekarpenak egiteko

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat sustatuko du, xede harturik udalerrian herritarren parte-hartzea erregulatzen duten arauak eguneratzea. Herritarren Partaidetzako Erregelamendu berriaren xedea da herritarrek politika publikoetan duten parte-hartzearen hobekuntzari bide ematea,eta, hortaz, kalitate demokratikoa hobetzea. Ideia hori loturik doa herritarrek administrazio publikoei egiten dieten eskariarekin: gardentasun eta parte-hartze handiagoa udal-kudeaketaren garapenean eta erabakiak hartzerakoan. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Manuel Millerak eta Alorreko zuzendari Axel Morenok. Prentsaurrekoaren ostean, Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu da ekimena.

Erregelamendu berria bat etorriko da indarreko araudiarekin, eta aplikazio-eremuak eta helburuak aldatu eta zabalduko ditu. Horrez gain, herritarren partaidetzako organoak birformulatuko ditu, hala nola kontseiluak, foroak eta behatokiak -lurraldekoak zein sektorialak-, betiere herritarren kontsultak, ekimenak eta proposamenak aintzat hartuta. Barne hartuko ditu online egiten diren prozesu partizipatiboak, eta modu horretan egiten den parte-hartzea erregulatzeko arauak. Halaber, herritarren eta herritarren elkarte zein entitateen eskubideak landuko ditu, herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko arloei dagokienez; eta arreta berezia jarriko die herritarren partaidetzaren, gizarte-ehunaren eta herritar aktiboen laguntza, sustapen eta garapenerako mekanismo, tresna eta neurriei lankidetza publiko-soziala erregulatzeko esparru baten bidez.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI