Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak KoLaboratorioak programa abiatuko du, Administrazioaren eta gizarte-ehunaren arteko topaketarako guneak

Udalak KoLaboratorioak programa abiatuko du, Administrazioaren eta gizarte-ehunaren arteko topaketarako guneak

Xedea eraikuntza kolektiboko guneak sortzea da, bost esparrutan proposamen berritzaileak egiteko, lankidetzatik hasi eta gardentasuneraino

Iruñeko Udalak KoLaboratorioak programa abiatuko du, Administrazioaren eta gizarte-ehunaren arteko topaketan oinarritutako proiektua, parte-hartzearekin lotutako hainbat esparrutan erantzun kolaboratiboak bilatzeko. Eraikuntza kolektiboko guneak sortzea da asmoa, egungo erronkei erantzuteko, eta udalerriarendako emaitza berritzaileak lortzeko, elkarlanetik abiatuta. Programa bost esparrutan abiatuko da: lankidetza publiko-soziala; herritarren partaidetzako guneak; komunikazioa eta teknologia; Iruñeko gizarte-ehunaren azterketa; eta ebaluazioa, gardentasuna, trazabilitatea eta kontuak ematea.

Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Manuel Millerak eta Alorreko zuzendari Axel Morenok ekimen hau aurkeztu dute prentsaurrekoan, zeinak azken finean bilatzen baitu gogoeta egin eta ikasteko topagune bat sustatzea, herritarren partaidetzako eta gizarte ekintzako egungo esperientzietatik abiatuta. Herritarrei, oro har, zuzentzen zaie, eta aipatutako KoLaboratorioak otsailetik maiatzera egitea da asmoa. Talde horietakoren batean edo gehiagotan parte hartu nahi dutenek otsailaren 6a baino lehen eman beharko dute izena programan. Aurrez aurre egin dezakete Zentron (Kondestable Civivoxa), 948 420266 telefonora deituta, informacion.participacion@pamplona.es helbidera idatzita edo online dagoen galdetegia beteta, participa.pamplona.es webgunean.

KoLaboratorioak ekimena Demokrazia Partizipatiboaren Iruñeko Tokiko Behatokiak - Herritarren Partaidetzako Foroak sustatu du, Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko udal-teknikariekin elkarlanean eta unibertsitate-ikertzaileen eta dinamizatzaile profesionalen talde baten laguntzarekin. Programari buruzko informazio guztia, dokumentazioa eta ondorioak, eta egindako topaketak eta dinamikak erabaki.pamplona.es zein participa.pamplona.es webguneetan kontsultatu ahal izango dira, baita Participa Pamplonako sare sozialetan ere, #KoLaboratorios hashtag edo traolarekin.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI