Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak gazte iruindarrentzat antolatutako jarduerek 110.000 parte-hartzailetik gora izan zituzten 2017an

Iruñeko Udalak gazte iruindarrentzat antolatutako jarduerek 110.000 parte-hartzailetik gora izan zituzten 2017an

Parte-hartzeak gora egin du Gaztediaren Etxeko jarduera zein ikastaroetan eta udako aisialdi-jardueretan, eta espazio-lagapenek ere gora egin dute

Iruñeko Udalak hiriko gazteentzat antolatutako jarduerek 110.000 parte-hartzailetik gora izan zituzten 2017. urtean. Aurreko urteetako parte-hartzearekin alderatuta, gora egin du parte-hartzeak Gaztediaren Etxeko ikastaro zein jardueretan eta Txankletak udako aisialdi-programa berrian; gazteen kolektiboei espazio gehiago laga zaizkie, eta parte-hartzea handiagoa izan da, baita ere, Gazte Eremuan eta antolatutako beste prestakuntza-jardueretan.

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek eta Alorreko zuzendari Ana Goiak gaur goizean aurkeztu dituzte prentsaurrean Udaleko gazteria-unitateak 2017an egindako jarduketen balantzea eta 2018rako lan-ildoak. Azaldu dutenez, iaz indartu zen unitate hori hiru teknikarik eta administrari batek osatzen dute. Unitate hori indartzearekin batera iaz printzipio gidariak definitu ziren, bai eta ardatz estrategikoak eta jarduketa-eremuak ere, xede hartuta hiriko gazteen parte-hartzeak gora egitea. Halaber, gazteen errealitatearekin bat datozen ildoak abiatu ziren, eta bultzada eman zitzaion Gaztediaren Etxeko zerbitzuari, gazteendako erreferentziazko zerbitzu den aldetik.

Izan ere, parte-hartzaileen kopuruan gorakada nabarmenarekin itxi du Gaztediaren Etxeak 2017. urtea; kopurua 91.447tik 98.145era igaro da, hots, 6.698 gazte gehiago bertaratu dira. Datu horien arabera, hilean 8.178 gazte hartu dituzte, batez beste. Datuok orokorrean aztertuta, gorakada horren arrazoiak dira taldeei areto gehiago laga zaizkiela, parte-hartzaile gehiago egon direla aisialdi-larunbatetan, eta, batez, ere, Udalak eta beste entitate batzuek Gaztediaren Etxean antolatzen dituzten jarduera-kopuruak gora egin duela.

Balantzearen kopuru horiei gehitu behar zaizkie udako Txankletak programan eskainitako 1.733 lekuak, aukera eman dutenak egunero kirol-, aisia- eta kultura-jardueratan parte-hartzeko; Udalak sanferminetan Foruen plazan irekitako Gazte Eremu berrira bertaratutako 13.400 parte-hartzaileak; urte osoan zehar irabazi-asmorik gabeko entitateek Udalaren laguntzarekin antolatutako jarduerak (45.138,19 euroko diru-laguntza eman da 17 proiektu eta guztira 80 jarduera laguntzeko); eta gazte ekintzaileek enpresak eratzeko diru-laguntza deialdia, zeinak 2017an 27.546 euro banatu baitzituen hiriko gazteen 21 proiekturen artean.

Ardatzak: komunikazioa, prestakuntza eta parte-hartzea

Iruñeko Udaleko gazteria-unitateak printzipio gidari hauek ezarri ditu gazteriako udal-politiketarako: berdintasuna, bizikidetza eta inklusioa, autonomia pertsonalaren sustapena eta erantzunkidetasuna, elkartasuna, boluntario-lana eta komunitate-ekintza, zeharkakotasuna eta berrikuntza. Jarduketa-esparru bakoitzean landu beharreko ardatz estrategikoak hauek dira: informazioa-komunikazioa, prestakuntza-trebakuntza eta dinamizazioa-partaidetza.

2017an, Alorrak lehentasuna eman die hiru jarduketa-esparruri. Garapen pertsonala izan da lehenbiziko jarduketa-esparrua, eta hor garatu dira berdintasunarekin, aztura osasungarriekin, sexualitatearekin eta eskubideen bermearekin zerikusia duten lan-ildoak; bigarrena emantzipazioa da, eta horren barruan hauekin lotutako lan ildoak abiatu dira: enplegu-arloan eskudun diren entitate eta esparruekin koordinazioa; enplegurako laguntza, enpresak eratzeko diru-laguntzen bidez; ikasketei buruzko informazioa eta aholkularitza; eta gazteen prestakuntza zein aktibazioa, udako jardueren bidez, gazte-berriemaileen bidez eta sanferminetako gazte eremu berriaren bidez.

Hirugarren jarduketa-esparrua gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea da, eta hor barne hartzen dira, besteak beste, gazteak trebakuntzaren bidez ahalduntzeko jarduketak, ekimenak laguntzekoak (aholkularitza eta espazioen lagapena Gaztediaren Etxean, elkartegintzari buruzko gida, gazteen jarduerei diru-laguntzak, etab), eta kultura zein gazteen talentua sustatzekoak (entsegu-bonoak, arte hiritarreko jaialdia, literatura lehiaketa, Sareak egiten programa, etab.).

Jarduketarik garrantzitsuenak

Komunikazio-ardatzean, komunikazio-estrategia bat abiatu da 2017an gazteriaren irudi positiboa sustatzeko, gazteen presentzia handiagoa bilatuta eta jomuga diren gazteen profila zabalduta, haiengana iristeko eta berariazko gai interesgarriei buruzko informazioa emateko. Horrez gain, Udaleko beste Alor batzuekin eta gazteei zuzendutako entitateekin lan-sareak sortzeko egin da lan, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin (NKGI), adibidez. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da 2017an Institutuak tokiko entitateei ematen dien gehieneko diru-laguntza eskuratu zuela Udalak gazteendako programak garatzeko, guztira 12.176,52 euro jaso zituelarik. Horrez gain, gazteria-unitateak parte hartu du, Hezkuntzako eta Gizarte Ekintzako Alorrarekin batera, Haur eta Nerabeendako I. Planean, III. Berdintasun Planean, aldaketa klimatikoaren taldean eta Garapenaren aldeko Lankidetzarako Iruñeko Plan Zuzentzailean, besteak beste.

Aktibatzeko jarduerez bezainbatean, nabarmentzekoa da udako Txankletak programa berria abiatu zela. Kirol-jarduerak programatu ziren -urpekaritza, saltoa, eskalada eta piraguismoa-, buru-azkartasunekoak -Ziudadelako ihes-jokoa-, kultur jarduerak -zinemarako sarrerak- eta aisialdikoak, egunero plan desberdin bat eskainita Gaztediaren Etxean. Kirol-jarduerei dagokienez, 222 leku eskaini ziren talde-jardueretarako eta banakako 400 bonu, ihes-jokorako 180 leku zeuden -6 saiotan banaturik- eta 1.000 sarrera zinemarako. Parte-hartzea eskainitako lekuen % 83 inguruan egon zen, nahiz eta ihes-jokoan % 100ekoa izan zen eta zinemarako sarrerak agortzear egon ziren (% 90). Hamaika plan ekimenaren programazioan 353 gaztek hartu zuten parte (% 80 neskak, % 20 mutilak); gutxi gorabehera erdiz erdi robotikarekin lotutako jardueretan. Udazkenean berriz egin zen ihes-jokoa, eta 130 parte-hartzaile egon ziren

2017an, gazteria-unitateak alta hartu zuen Erasmus+ programa europarrean, gazteen lan-aukerei eta garapen pertsonalari bultzada eman nahi dien programan.

Baina Iruñeko gazteen artean harrerarik onena izan zuen berritasuna sanferminetako Gazte Eremua izan zen. Udaleko Kultura Alorrarekin koordinatuta, 2017ko sanferminetan nerabe aurreko adineko gazteei eta nerabeei (12-17 urte) zuzendutako programazioa diseinatu zen, xede harturik populazioaren segmentu horren behar eta ezaugarrietara egokitutako jarduera alternatibo espezifikoak eskaintzea.

Asmoa zen jarduera alternatiboak eta erakargarriak egiteko erreferentziako gune bat edukitzea -Foruen plaza-, adin horretako aisialdia ez dadin halabeharrez lotu dibertitzeko-bide gisatzat jotzen den alkoholaren kontsumoarekin. Horregatik, gune horretan egin zen alkohol eta droga kontsumoari lotutako arrisku eta kalteei buruzko prebentzio-kanpaina, gazteria-unitateak abiatuta. Gazte Eremuak 26 jarduera eta 13.400 parte-hartzaile izan zituen. Jarduerak diseinatzerako orduan aintzat hartu ziren erreferentziazko artista gazteak, eta Institutuak eta Gaztediaren Etxeko taldeak gonbidatu ziren emanaldiak egiteko bertako agertokian.

Bestalde, alkohol eta droga kontsumoarekin loturiko arriskuei buruzko prebentzio-kanpainak 1.680 gazte artatu zituen. Prebentzio-programa hori Aldapako San Fermin jaietan ere egin zen, eta sentsibilizazio-kanpaina beste jai-guneetan ere izan zen.

Informazio-ikuspegiari dagokionez, 2017an berriz egin zen gazte korrespontsal berriemaileen programa, gazteendako informazio programa bat, ikastetxeetan, ikastetxe nagusietan, gazteendako profesionaltasun-ziurtagiriak ematen dituzten entitateetan, gazteen elkarteetan eta gazteen beste gune batzuetan egiten dena. 2017-2018ko ikasturte honetan 45 zentro ari dira parte hartzen, guztira 88 berriemaile hautatu direlarik. Aurten, berritasun gisara, Lehen eskutik programa abiatu da, xede harturik gazte berriemaileek parte hartzea herritarrendako intereseko baliabideak lantzen dituzten jardueretan, hartara baliabideak esperientziaren bidez ezagututa, jarduera horiek hedatu ditzaten beren zentroetan. Asmoa da neska-mutil horien motibazio lantzea. Hori horrela, jada egin dira zenbait bisita Gayarre antzokira, eta harremanetan jarri dira Filmotekarekin, gonbidapenak jasotzeko.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI