Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Autodefentsa eta ahalduntze feminista emakumeentzat izeneko lantegia eskainiko du, berriz ere, Civivox sarearen bidez, eta leku kopurua 64ra ig

Udalak Autodefentsa eta ahalduntze feminista emakumeentzat izeneko lantegia eskainiko du, berriz ere, Civivox sarearen bidez, eta leku kopurua 64ra ig

Eskaintzen diren doako lau ikastaroetako edozeinetan izena emateko epea zabalik da, euskaraz zein gaztelaniaz

Autodefentsa eta ahalduntze feminista berriz ere Civivox sareko udal-programazioaren barruan dago, Iruñeko Udalaren genero eta berdintasun proposamenen artean. Oraingo honetan doako lau lantegi eskainiko dira, zortzi ordukoak eta 16 lagunendako lekuarekin, autodefentsa feministan prestatzaile diren ADF taldeko kideen eskutik. Saioak otsailaren 9tik martxoaren 17ra bitarte izango dira, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira.

Erasoei aurre egiteko defentsa pertsonala ez da proposatutako ikastaroen ardatz bakarra, emakume herritarren eskubide eta ardura guztiak ere azpimarratzen dira. Hau da, saioetan bakoitzaren ahalduntze prozesua ulertu eta abian jarriko da, baita ahalduntze prozesu kolektiboa ere, teknika kognitibo, emozional eta fisikoen bidez. Zentzu horretan 14 urtetik gorako nerabe eta emakumeei zuzentzen zaizkie, nahiz eta bitan banatu diren: bi ikastaro, 14 eta 18 urte artekoendako; eta beste bi, 18 urtetik gorakoendako.

Izena eman daiteke jada, Civivox sarean eta 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan (948420100 Iruñeaz kanpotik edo mugikorretik deitzen bada). Euskarazko ikastaro bakoitzaren zortzi orduak bi egunetan banatuko dira (ostirala eta larunbata): batetik otsailaren 9an eta 10ean, eta bestetik, 16an eta 17an, Mendillorriko Civivoxean. Gaztelaniazkoak egun bakarrean egingo dira, otsailaren 10ean bata eta 17an bestea, goizez eta arratsaldez, Zabalguneko Civivoxean. Ikastaroa doan da, eta parte-hartzaileek arropa erosoa, zerria, eta oharrak hartzeko materiala besterik ez dute eraman behar.

Autodefentsa eta ahalduntze feminista ikastaroaren lehen txanda ekimen pilotu bat izan zen, zeinaren bidez 25 emakumek prestakuntza jaso baitzuten, 2017ko urriaren eta azaroaren artean.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI