Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 54 lagunek izena eman dute jada Rubiken kuboen Iruña Open 2018 lehiaketan, beraz, lekuen erdia baino gehiago beteta dago hilabete lehenagotik

54 lagunek izena eman dute jada Rubiken kuboen Iruña Open 2018 lehiaketan, beraz, lekuen erdia baino gehiago beteta dago hilabete lehenagotik

Bost lagunek izena eman dute aurreikusitako modalitate guztietan: lehiaketako hamahiru kategorietan bada eskaria, eta beti bezala, eskatuena kubo tradizionalarena da

54 lagunek izena eman dute jada Rubiken kuboen Iruña Open 2018 lehiaketan, Rubiken kuboen nazioarteko txapelketa ofizialean, zeina bigarren aldiz jarraian Gaztediaren Etxean egingo baita. Hitzordua otsailaren 3an eta 4an izango da. Ekitaldirako hilabete falta bada ere, izen-emateek ia lehen edizioko kopurua erdietsi dute (iaz 65 partaide izan ziren). Guztira 100 partaiderendako lekua izango da, eta txapela, trofeoak, dominak eta diplomak banatuko zaizkie irabazleei. Halaber, izena ematen duten guztiek txapelketako poster bat eraman ahal izango dute, eta partaideen artean gaur egun merkatuan dauden kuborik onenetako batzuk zozketatuko dira (batzuen balioa 50 eurokoa da).

Kuboaren Munduko Elkarteak (WCA) erregulatutako txapelketa bat da honako hau, eta Rubik Kuboaren Espainiako Elkartearen (AECR) laguntza du, zeinek 18 modalitate ofizialetako 13 jasotzen baititu munduko buru-hausgarririk salduenarekin lehiatzeko. Une hauetan eskari gehien duten hiru modalitateak honako hauek dira: kubo tradizionala (53 lagunek eman dute izena), 2x2x2 kuboa (45), eta piramide-formako Pyramix buru-hausgarria (44). Eskainitako hiru modalitate "itsuetan" interesa duten 40 lagunek eman dute izena, eta horien artean "Rubik itsu anizkoitzean" 12 lehiakide daude jada. Bost partaidek modalitate guztietan eman dute izena. Generoaren arabera, izena eman duten 54 lagunetatik 47 gizonak dira eta 7, emakumeak.

Izena nola eman

Rubik Iruña Open 2018 txapelketan parte hartu nahi dutenek oraindik ere izena eman dezakete https://www.worldcubeassociation.org webgunean. Formulario txiki bat bete behar da webgune horretan (Rubiken txapelketa ofizial batean lehenengo aldiz parte hartzen dutenek) eta PayPal plataformaren bidez izen-ematearen kostua ordaindu: 7 euro lehenbizikoz izena ematen dutenek, eta 5 euro elkarteko kideek. Izena ematen duen egunetik bertatik aurrera edozein partaide WCAko kide bihurtzen da, alta egiten baitu erakundean. Galdetegiaren datuekin erakundeak ID pertsonal bat irekiko die webgune horretan, eta haren bidez edozein txapelketaren emaitza ofizialak kontsultatu ahal izango dituzte, bai eta erabiltzailearen postua txapelketen sailkapen nazionalean, kontinentalean zein mundukoan.

Lehiakide bakoitzak zein modalitatetan lehiatu nahi eta puzzle horiek eraman beharko ditu, kontuan hartuta edozein marka edo modelo onartzen dela, webgunean kontsultatu daitekeen Erregelamenduak espresuki debekatzen dituenak salbu. Txapelketa hasi baino lehen, lehiakideek aukera izango dute kronometro ofizialarekin (StackMat ®) trebatzeko, Gaztediaren Etxean bertan. Lehiaketa hauetan ohikoa den moduan, antolaketak Iruña open 2018ko edozein partaide deitu ahalko du epaile zein nahasle gisa jarduteko.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI