Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 1.649 herritarrek, aparkalekuetarako bizilagun-txartela duten iruindarren % 6 baino gutxiagok, ez dute oraindik ordaindu 2018an indarrean sartuko den

1.649 herritarrek, aparkalekuetarako bizilagun-txartela duten iruindarren % 6 baino gutxiagok, ez dute oraindik ordaindu 2018an indarrean sartuko den

Aurten txartela eta haren kolorea aldatuko dira, horregatik urtarrilaren 20a baino lehen berri bat eskuratu behar da, egun horretan 2017koa indargabetuko baita

Iruñeko 1.649 bizilagunek ez dute oraindik ordaindu aurtengo aparkalekuetarako bizilagun-txartela. 2018ko tasaren zenbatekoa 48,35 euro da, eta lehenbailehen ordaindu behar da, urtarrilaren 20tik aurrera (larunbata) 2017ko txartelak ez baitira baliogarri izango.

Iruñeko Udalak txartel berriak entregatuko ditu -urdinak izan beharrean berdeak izango dira-, eta 2018, 2019 eta 2020 urteetarako baliogarriak izango dira, betiere urteroko ordainketa aurrez eginik. Jarduera-txartelen kasuan, txartel berri bat bidaliko da. Honako hau laranja eta berdea izango da, aurrekotik desberdintzeko, zeina erabat laranja baitzen. Horregatik, Iruñeko Udalak eskatu du 2018. urteari dagokion ordainketa lehenbailehen egiteko, hori konfirmatu eta gero txartel berria igorriko baita etxera.

Gaur gaurkoz, guztira 26.024 txartel berritu dira, eta 1.649 daude ordaintzeke. Zenbait kasutan txartelak ez dira berritu horiek izateko eskubidea galdu baita, edo titularrak berritzeari uko egin diolako, baina kasu gehienetan izan da oraindik ez dutelako ordaindu. Aparkalekuetarako bizilagun-txartela ordaintzeko, titularrek Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko egoitzara joan behar dute (Iratxeko Monasterioaren kalea, 2), astelehenetik ostiralera, bulego orduetan, eta tasa momentuan bertan ordaindu, dela eskudirutan dela txartelarekin.

Iruñean aparkatze arautuko eremuak 1999an abiatu ziren. Egun kolore ezberdinetako eremuak daude (urdina, laranja, gorria eta berdea), eta horietako bakoitzak ibilgailuak aparkatzeko baldintza, tarifa, denbora-tarte eta murrizketa ezberdinak ditu.

26.024 txartel indarrean 2018an

Orain arte 26.024 txartel berritu dira 2018rako. Sektoreen arabera, egoiliarrendako 2.038 aparkatze-txartel Alde Zaharreko auzokideentzat izan ziren (1. sektorea); 4.657, bi zabalguneetako egoiliarrentzat (2. sektorea); 3.495, Milagrosari eta Azpilagañari egokitu zaizkie (3. sektorea); 6.513, kopururik handiena, Iturramari (4. sektorea); 4.854, Ermitagaña, Mendebaldea eta Ipar Etxabakoitzi (5. sektorea); eta, azkenik, 4.468, Donibane auzoari (6. sektorea).

Kopuru hori ordaintzeke geratzen diren txartelak berritu ahala aldatuko da, baita urtean zehar eman daitezkeen alta edo baja eskaera berrien arabera ere. Txartel bat baino ez zaio ematen lagun eta ibilgailu bakoitzari. Ibilgailuaren zirkulazio-baimenak txartelaren titularraren izenean egon behar du, eta erroldako helbide berean alta emana.

Berritzea edo txartel berriak eskatzea

Datuak aldatu dituzten bizilagunen txartelak berritzea, edo egoiliar berrien txartel eskaerak Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrean egin daitezke (Iratxeko Monasterioaren kalea, 2), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte: eskatzaileak pertsona fisikoa behar du izan, txartela zein sektoretarako eskatu eta hor kokaturiko helbide batean erroldaturik egon; ohiko bizitoki helbide hori bera eduki; gidatzeko baimena indarrean izan; txartela zein ibilgailutarako eskatu eta horren titularra izan; ibilgailuak, edonola ere, eskatzailearen helbide bera izan behar du; aseguru-poliza izan eta hori indarrean eduki, eta, behar izanez gero, Ibilgailuaren Azterketa Teknikoak emandako aldeko txostena. Horiez gain, eskatzailea ezin da izan udal-emakidako aparkalekuetan aparkatzeko toki baten edo gehiagoren jabe edo errentari.

Lehenengo aldiz alta hartu nahi dutenek egoiliarraren Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta ibilgailuaren matrikula zenbakia eman beharko dituzte. Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak egiaztatuko du behar bezala daudela gidabaimena, ibilgailuaren zirkulazio-baimena, aseguru-poliza eta Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa, ibilgailuarendako nahitaezkoa bada. Helbidez aldatuz gero, txartela duen bizilagunak Alorreko bulegoan jakinarazi beharko du. Ibilgailuz zein sektorez aldatzeko, txartelaren eranskailua eramatea beharrezkoa da.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI