Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hiru neska eta beste hainbeste mutiko izan dira irabazleak Eguberrietan Gaztediaren Etxean antolatutako lehiaketa teknologikoetan –3D diseinua eta rob

Hiru neska eta beste hainbeste mutiko izan dira irabazleak Eguberrietan Gaztediaren Etxean antolatutako lehiaketa teknologikoetan –3D diseinua eta rob

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek guztira 650 euro jotzen duten sari-txartelak banatu dizkie, material informatikoa eskuratu dezaten

Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxeko ziber-ikasgelan izan da Udalak lehen aldiz antolatutako bi lehiaketa teknologikoen sari-banaketa. 3D diseinua Freecadekin eta roboten programazioa Arduinorekin; arlo horiek izan dituzte ardatz Eguberrietan #Iruña Gaztemaker Space laborategiaren barruan egin diren lehiaketek.

Guztira 15 lagunek parte hartu dute hezkuntza-curriculumean gero eta presentzia handiagoa duten eduki espezializatuetako txapelketetan. Bien inskripzio-datu orokorrak ikusita, azpimarratzekoa da partaideen % 40 emakumeak izan direla; izan ere, diseinuko lehiaketako podiumera emakumeak baino ez dira igo, eta programaziokoan erabat kontrakoa gertatu da. Halaber, nabarmentzekoa da, bi lehiaketetan, parte-hartzea 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon arren parte-hartzaileen % 60 hogei urtetik beherakoak izan direla.

Epaimahaia ziber-ikasgelako eta #Iruña Gaztemaker Space laborategiko arduradunek eta Gaztediaren Etxeko teknikariek zein aholkulariek osatu dute. Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek zorionak eman dizkie irabazleei, bai eta sariak banatu ere. Guztira 650 banatu dira, truke-txarteletan, material informatiko eskuratzeko.

Etxeko Eguberrietako apaingarriak diseinatu eta inprimatzea

Freecad baliatuta 3D diseinuak egiteko lehiaketa izan zen lehenengoa, abenduaren 26an, eta 8 lagunek eman zuten izena, mutilak eta neskak erdiz erdi, nahiz eta azkenean irabazle guztiak emakumeak izan diren. Lehiaketaren erronka zen zuhaitzarendako Eguberrietako apaingarri bat 3Dn diseinatu eta inprimatzea, bi ordutan. Emaitzak ikusita, etxe bakoitzarendako apaingarri espezializatuak sortzea posible da jada.

Leire Muñoz Garcíak (19 urte) jaso du lehenengo saria ColdBall izeneko apaingarriarekin: plastiko itxuraz zeharrargiaz egindako apaingarri esferikoa da, lau aldetan irekia eta barrualdean zizelkatua. Diseinuaren konplexutasuna eta originaltasunagatik material informatikoa eskuratzeko 150 euroko txartela lortu du.

3D inprimaketako podiuma osatu dute Maddalen Oteiza Ollok (15 urte), plastiko berdez eta geruzetan egindako Eguberrietako zuhaitzarekin, eta Anita Hellek (30 urte), Muñeco de Nieve izeneko lanarekin, plastiko zuriz egindako bola bat, barrualdea hustuta duena bertan Eguberrietako motiboak jartzeko. 100 eta 75 euroko sari-txartelak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Parte-hartzaileen generoaz bezainbatean lehiaketa paritarioa izan da, eta izena eman zutenen artean 20 urtetik beherakoak ziren nagusi (zortzi lehiakidetik bost).

Labirintoko korrikalari robotikoak

Atzo, urtarrilaren 3an, izan zen bigarren lehiaketa, kode irekian oinarritutako roboten programazioaren ingurukoa. Robot bat programatzea eta ahalik eta azkarren #Iruña Gaztemaker Space laborategiko arduradunak diseinatutako labirintoa igarotzea -zenbait sentsorek lagunduta-. Horra lehiaketak proposatutako erronka. Hasiera batean zazpi lagunek izena eman bazuten ere (horietako bi, neskak) azkenean bost mutil soilik lehiatu ziren, horietatik lau 20 urtetik beherakoak.

Jurgi Murua Intxaustik (19 urte) programatutako robota izan zen azkarrena, labirintoa osatzeko 10 segundo behar izan zituelarik bigarren saialdian -lehiaketaren oinarrietan bi saialdi baimentzen ziren-. Irabazteko berak diseinatutako robota eraman zuen, hiru ultrasoinu-sentsorerekin, zeinen bidez distantziak neurtzeko gai baitzen, uhinek labirintoaren hormetan duten errebote-efektuari esker.

Xabier Erro Cancelek (16 urte) 13 segundoko marka lortu zuen, eta Marlon Becerra Sarangok (24 urte), 18koa. Lehenengoak robot propioa erabili zuen, bigarrenak, aldiz, antolatzaileek utzitako robot bat. Zinegotziak eman dizkie 150, 100 eta 75 euroko sari-txartelak, hurrenez hurren.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 4an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI