Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Xilema Fundazioak XVI. Haba de Oro saria jaso du, haurrei, nerabeei eta familiei ematen dien arreta eta babesagatik

Xilema Fundazioak XVI. Haba de Oro saria jaso du, haurrei, nerabeei eta familiei ematen dien arreta eta babesagatik

Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak ematen duen saria entregatu du alkateordeak gaur goizean Udaletxean

Xilema Fundazioak XVI. Haba de Oro saria jaso du gaur goizean, Iruñeko Udaletxeko harrera-aretoan, haurrak, nerabeak eta familiak babesteko baliabideak kudeatzen egindako lanagatik. Iruñeko lehen alkateorde Patricia Peralesek entregatu dio Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak ematen duen saria fundazioko zuzendari kudeatzaile Idoia Urzainquiri.

Haba de Oro sariak beharrean dauden adingabeen alde pertsonek zein erakundeek arlo ezberdinetan egiten duten lana aitortu eta saritzen du. Saria, Haba de Oro delakoa, intxaur baten tamaina duen baba bat da, 18 kilateko urre trinkoz egina, eta 50 bat gramo pisatzen du. Hiru brillante ditu, hiru Errege Magoak irudikatzeko: Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Ekitaldia Udaletxeko harrera-aretoan izan da, eta bertan izan dira agintariak, Udalbatzako kideak, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteko zuzendaritza batzordeko ordezkariak, aurtengo epaimahaikideak eta saritutako fundazioko ordezkariak. Jada ohiko bihurtu den Italiako banderadunen emanaldiak girotu du ekitaldia. Ekialdeko Erregeak etortzear dauden aste honetan zehar hiriko kaleetan barna ere ibiliko dira.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 3an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI