Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak pump track zirkuitu bat eraikiko du Trinitariosen, bihurgunez eta eremu ondulatuez hornituta, bizikleta, patin eta skatearekin kirola egiteko

Udalak pump track zirkuitu bat eraikiko du Trinitariosen, bihurgunez eta eremu ondulatuez hornituta, bizikleta, patin eta skatearekin kirola egiteko

Obraren lizitazio-aurrekontua ia 285.000 eurokoa da, eta barne hartzen ditu pista bera eta pistaren inguruko eremuaren urbanizazioa

Pump track pista bat, bihurgune, peralte eta gune ondulatuez horniturik, bizikleta, skate zein patinekin ibiltzeko, horra hor Iruñeko Udalak Trinitarios parkean eginen duen jarduketa, hiriko jolas eta kirol eremuen kopurua handitzeko. Aurreikusitako inbertsioa 285.000tik gorakoa da, eta zirkuitua zein inguruaren urbanizazioa barne hartzen ditu. Biurdana kaleak, Gipuzkoa etorbideak eta Arga ibaiak mugaturiko aldean paratuko da, parkeko eremu berde horretan, Kosterapea pasealekuaren inguruetan.

Pump track pista 2.100 m2-ko gune batean jarriko da. Errektangularra izanen da, 40 x 50,25 metroko neurriak izanen ditu, eta bide eta egoteko leku batzuek inguratuko dute, Trinitarios parkeko ibilbide perimetralekin kontektatuta. 200 edo 300 m2 inguruko haurrendako pista bat izanen da, eta beste bat erabiltzaile helduagoei zuzendua, 1.800 edo 1.900 m2-koa. Aisialdi-kirolerako pista izanen da, ez lehiaketarako, eta adin guztietako jendearentzat, eta bizikleta, skate, patin eta patineteekin erabiltzen ahalko da.

Zirkuituaren akabera asfaltoz eginen da, eta barneko eremu eta ezpondetan belardi naturala zein artifiziala paratuko da. Pump trackaren ibilbideko ezpondak erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko diseinatuko dira, zirkuitutik ateraz gero. Pistaren obrak lurren mugimenduarekin hasiko da, eta horrek ibilbidea zedarrituko du. Lurrak trinkotu eta gero, zirkuituko oztopoak eta bihurguneak zehaztuko dira. Asfaltoa jarri aurretik, trazaduraren proba eginen dute, lur gainean, erabiltzaile eskarmentudunek, bermatzeko asfaltatu eta gero ibilbidea eta haren erabilera egokia izanen direla. Asfaltatze-lana eskuz egiten da.

Obra berri honek ekarriko du Trinitarios parkean kirol eta aisialdirako eremu erakargarri berri bat sortzea, pump track pistarekin batera ondo-ondoan egiten ari den trenaren parkearekin, hurbileko autokarabanen eremuarekin eta, baita ere, Taconera parkean eraikiko den haurrendako jolasgunearekin ere.

Bi lizitazio: pump track pista eta hari loturiko urbanizazioa

Pump track pista eraikitzeko bi kontratu eginen dira, eta horien lizitazioa gaur goizean onetsi du Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Alde batetik, pump track pistaren instalazioa bera lizitatuko da, 175.329 eurorekin, eta obrak egiteko 4 hilabeteko epearekin. "Giltza eskura" izeneko kontratu bat da; izan ere, obrak egiteko metodoei loturiko kontu teknikoak direla-eta, enpresa eraikitzaileak ezinbestean egon behar du pistaren proiektugileei lotuta, azkeneko emaitzak beharrezkoa den kalitatea eduki dezan.

Bestalde, inguruari egokitzeko lanak lizitatuko dira, pistak hartzen duen eremua eta instalazioa irisgarria izan dadin eta Trinitarios parkean integratua geratu dadin. Perimetroaren urbanizazioa eginen da, hau da, oinezkoendako bide batzuk egin eta egun dagoen espazioa egokituko da, bideak eta bi obren errematea ongi egiteko, erabilera publikoari egokituta. Kontrata horrek 110.579 euroko lizitazio-prezioa du, eta hilabete eta erdiko epea obrak egiteko.

Iruñean, 2017ko abenduaren 29an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI