Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak sormen artistikoko zazpi proiektu saritu ditu hirian sormen-jarduna sustatze aldera Udalak lehenengo aldiz deitu duen diru-laguntza-deialdiaren

Udalak sormen artistikoko zazpi proiektu saritu ditu hirian sormen-jarduna sustatze aldera Udalak lehenengo aldiz deitu duen diru-laguntza-deialdiaren

2018an urteko lehen hiruhilekoan egingo da deialdia, eta aurrekontua 21.000tik 30.000 eurora handituko da

Iruñeko Udalak 2017an abiatutako sormen artistikoko proiektuen lehiaketaren lehenengo deialdian zazpi proposamenek jaso dute Udalaren diru-laguntza. Lehiaketak 21.000 euroko aurrekontua izan du, 3.000 euro proiektu bakoitzarendako, eta hirian sormen-jarduna sustatzeko asmoz abiatu zen. Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lehiaketaren epaia eman dute ezagutzera. Lehenengo edizio honetan hainbat diziplinatako 45 proiektu aurkeztu dira guztira.

Xehe-mehe, lehiaketan ikus-entzunezko arteetako 10 proiektu lehiatu dira, arte eszenikoetako 10, literaturako 4, musikako 8 eta arte plastikoetako 13. Honako hauek izan dira zazpi proiektu sarituak: Ana Maestrojuánen Martinaren parke fantastikoa, haurrei zuzendutako antzerki-testu garaikidea; Carmen Larrazen Transoceánica, diziplina askotariko ikerketa bat dantza, argazkigintza eta musikaren inguruan; César Orozen El reyno de las letras. Navarreando por la literatura universal" komikia; David Bernuésen Pez Volador film laburraren gidoia; José Javier Castiellaren Apuntes para después del colapso, pintura eta eskultura uztartzen dituen instalazioa; José Vicent Egearen Alegoría de la fama musika-konposizioa; eta Margarita Gutiérrezen Cuerdas/Sokak dokumental laburra.

Epaimahaiak -Hezkuntza eta Kulturako teknikariek eta zinegotziak berak osatua- azpimarratu egin du sorkuntza artistikoa sasoian dagoela hirian, eta nabarmendu du, baita ere, sortzaileen ahalegin positiboa. Saritutako proiektuez gain, beste zenbait proposamen interesgarri egon dira, eta horiek Iruñeko Udalak antolatzen duen kultur programazioan txertatzea baloratuko da.

Sormen-jarduna sustatzea eta laguntzea

Lehiaketaren xedea da Iruñean sormen-jarduna bultzatzea eta sorkuntza artistikoko prozesuak laguntzeko diru-laguntza gabeziari aurre egitea, hutsune hori betetzea, alegia. Hortaz, honako alor hauetako sormen -proiektuak gauzatzeko diru-laguntza ematea da asmoa: arte eszenikoak, plastikoak, musika, literatura, ikus-entzunezkoak, zein kulturako beste adierazpen artistiko batzuk.

Lehiaketan pertsona fisikoek parte hartu ahal zuten, baldin eta proiektua aurkezteko unean Iruñean erroldaturik bazeuden -gutxienez urte bete lehenagotik eta etenik gabe- eta horrez gain, Udalarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean bazituzten. Partaide bakoitzak sormen-proiektu bakarra aurkezten ahal zuen, eta ezin zen pertsona bat baino gehiago aurkeztu proiektu bakoitzeko. Proiektuek jatorrizkoak izan behar zuten, 2017an eginak, eta beste udal-deialdiren batean diruz lagundutako proiektuak izan zitezkeen.

Epaimahaiaren balorazioak lehiaketaren deialdiko oinarrietan jasotako hiru irizpide izan ditu ardatz: proiektuaren interes artistikoa eta kulturala; sortzailearen ibilbidea, azken urteotan egindako sormen-lanak aintzat hartuta; eta proiektuak lurraldean izan dezakeen inpaktua.

Aurrekontu handiagoa eta deialdi berria 2018ko lehenengo hiruhilekoan

Iruñeko Udalak sormen artistikoko proiektuak aurkezteko lehiaketa honekin jarraitzeko asmoa dauka datorren urtean, deialdian zenbait aldaketa egingo baditu ere. Alde batetik, lehiaketa urteko lehen hiruhilekoan deitzea aurreikusi da, eta ez urte-amaieran, 2017an egin bezala. Hartara, lan-proiektuak sarituko dira -eta ez, aurten bezala, burututako sorkuntzak-; izan ere, hori da lehiaketaren jatorrizko ideia. Hori horrela, Udalak 2017an amaitu gabeko proiektuak aurkeztu dituzten sortzaileak animatu nahi ditu datorren urteko deialdian berriro ere aurkez daitezen.

Halaber, sariei esleituko zaien diru-kopurua handituko da. Lehenengo lehiaketa honek 21.000 euro zituen saritan, eta datorren urtekoak 30.000 euro joko du, % 42,8 gehiago. 3.000 euroko hiru sari erreserbatuko dira proiektuak aurkezten dituzten 35 urtetik beherako sortzaileendako.

Iruñean, 2017ko abenduaren 28an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI